Skip to main content

Uztaila eta abuzturako mobilizazioak iragarri ditu G7 EZ! plataformak

Uztaila eta abuzturako mobilizazioak iragarri ditu G7 EZ! plataformak

Iazko azaroan sortu zen G7 gailurraren kontrako mugimendua eta ordutik hasi baino ez da egin. Horren adierazle izan da gaur goizean Irungo Ficoba erakustazokan G7 EZ plataformak egin duen agerraldia. Egun plataforma osatzen duten 49 elkarte, sindikatu eta mugimendu politikoetako ordezkariek «atxikimendu gehiago biltzeko asmoa» dutela iragarri dute, «ez soilik Euskal Herrian, baita Estatu frantsesean eta mundu mailan ere».Gailurrak suposatuko duen diru xahuketa «gehiegizkoa» eta okupazio poliziala ere gaitzetsi dituzte, eta zentzu horretan, hiritarrak haien desadostasuna agertzera deitu dituzte. Uztailaren 13an egingo dute lehen mobilizazio esanguratsua Biarritzen. Bigarren mobilizazio garrantzitsua abuztuaren 19 eta 23 bitartean gauzatuko da Hendaia eta Irun artean, hain zuzen ere G7 gailurra egin aurretiko egunetan. Eremu desberdinetan antolatuko dituzten ekimen anitzekin «Alternatiben lurraldea» irudikatuko dute. Abuztuaren 21, 22, eta 23an, Irunen eta Hendaian ekimen desberdinak izango dira, hala nola, hitzaldiak, ekitaldi kulturalak, merkatu sustatzaileak, eta abar. Abuztuaren 24ean, G7 gailurra hasten den egunean, Manifestazioa izango da Hendaian. Goizeko 11:30etan Abuztuaren 25ean, ostera, «desobedinetzia zibil masiboa» egiteko deia luzatu dute. Horrela, Angelu, Baiona eta Biarritzeko zazpi eremutan, «kolore anitzeko» guneak eraikiko dituzte.

 
bannerra

bannerra