Skip to main content

Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian

Uztailaren 1ean hasiko dira gizonezko profesionalen pilota partidak Irungo Uranzu frontoian

Baiko eta Aspe enpresetako pilotariek bikote mistoak osatuko dituzte aurreneko jaialdian eta ETBk zuzenean emitituko du. Bi aldeen arteko harremanak duela hamar bat egun hasi ziren, norgehiagoka zein baldintzatan jokatu beharko litzatekeen zehazteko. Martxoaren 13an Enpresen Ligak partidak bertan behera geratuko zirela iragarri ostean, Baiko eta Aspe enpresek langile guztiei ezarri zieten aldi baterako enplegu erregulazioa, tartean pilotariei.

 
bannerra

bannerra