Skip to main content

Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta

Zientzia Azoka ospatu da Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta

Zientzia Azoka ospatu dute Bilbon Elhuyar Fundazioak antolatuta. Elkarteak zientziarekiko interesa sustatu nahi du gazteen artean, eta horretarako eguerditik gauera arte iraun duen egitaraua antolatu zuten. Aurtengo edizioa larunbatean, maiatzaren 11n, egin da Bilboko Barria Plazan. Bertan, tailerrak eta stand eremuak egon dira. Horrela, Zientzia Azokan ikusgai egon dira gazteen ikerketa eta proiektu teknologikoak, urtean zehar sortu dituztenak. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Galiziako, Kataluniako eta Portugaleko taldeak ere izan dira. Orotara, 90 proiektu zientifiko-teknologiko egon dira larunbatean Plaza Barrian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 32 ikastetxetako DBHko eta Batxilergoko gazteek sortutakoak. Hainbat unibertsitatetako ikertzaile profesional ere egon dira Zientzia Azokan, hala nola “SPOON” proiektuko kideak. Azoka ezagutu eta bertan parte hartu duten irakasleekin ideiak trukatu eta trebakuntza-beharrak identifikatzeko asmoarekin egon dira bertan.

 
bannerra

bannerra