Skip to main content

Zubietako TMB plantak lehen kamioia jaso du

Zubietako TMB plantak lehen kamioia jaso du

Zubietako Hondakinen tratamendu mekaniko- biologikoen plantak (TMB) lehen zabor kamioa jaso du. Hasierako asmoa zen TMB planta lanean jartzea ingurune berean eraikitzen ari diren beste azpiegiturekin batera: erraustegiarekin, biometanizatze plataformarekin eta errautsak ontzekoarekin, besteak beste. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera, obraren %75a egina dago jada: azpiegitura osoa udazkenerako bukatzea nahi dute eta ekainean probetan hastea. TMB planta lehenagotik arituko da lanean: aste honetan hasi, eta bi hilabeteko probaldia egingo dute. Azaldu dutenez, uztailaren 3an egongo da bete-betean.

 
bannerra

bannerra