Skip to main content

Albisteak

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek 

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela.

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

Alarde parekidea Irun

2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak. Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa.

 
bannerra

bannerra