Skip to main content

Albisteak

Protesta artean hasi dituzte Gipuzkoako errauste plantaren lanak

2017-05-10

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du lurraldean hondakinen kudeaketan egon diren "debate infinituek" eragindako "paralisia" gainditu egin dutela. Planta eraikiko dute gunearen kanpoaldean, protesta egin dute Erraustegiaren Aurkako Plataformako kideek, EH Bildu eta Ahal Duguren babesarekin.

Gora egin du EAJ eta Sorturen arteko tentsioak

2017-05-09

Ernaik GBBren egoitzan egindako margotzeak alderdi jeltzalea eta ezker abertzalearen arteko harremanak are gehiago mikaztu dituzte. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak gertatutakoa "gaitzesteko" eskatu diote Sorturi eta Arkaitz Rodriguezen esanetan egoera "neurriz kanpoko dimentsioa" hartzen ari da. Horrekin batera, Gipuzkoako Fiskaltzak, SUP sindikatu polizialak eskatuta, ikerketa abiatu du "Euskalduna naiz eta zu?" saioaren inguruan. Hauek eta beste hainbat, Beñat Zarrabeitiaren eskutik.

GUREAN GAUR albistegia 2017/05/08

2017-05-09

Frantziako hauteskunde presidentzialak, Gure esku dagok antolaturiko ariketa demokratikoa, Bilgune feministaren topaketak eta Kataluniako legebiltzarreko kideen deklarazioa izan dira albiste, besteak beste, gurean gaur.

Arnaldo Otegi: "Sedukzioa eta gehiengoak eraikitzea dira behar ditugunak".

2017-05-05

Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiak estrategia independentistari buruz hitzaldia eman du Oiartzunen Ekhiñe Atorrasagasti Hamaika Telebistako kazetariak gidatuta. Atorrasagatik independentismora erakartzeko gakoei buruz galdetu dio ezker abertzaleko buruzagiari.

Zientzia Azoka 2017, Gazteen zientzia eta teknologia proiektuen topaketa

2017-05-03

Larunbatean Bilbon ospatuko den Zientzia Azoka 2017 aurkezpenean ospatu da. Udaletxeko Koldo Narbaiza, Eusko Jaurlaritzako Amaia Esquisabel Alegria eta Elhuyarreko Leire Cancio Orueta. Eguerdiko 12tan hasiko da bai gazteentzako bai familiarentzako eskainitako azoka

GERNIKA | 80. urteurreneko saio berezia Astratik

2017-04-28

80 urte igaro dira Gernika bonbardatu zutenetik. Hamaika Telebista bertan izan da urteurrenaren egunean, eta saio berezia egin dugu Astra Kulturarako Fabrikatik. Gonbidatu berezien lekukotza eta iritziekin osatu dugu duela 80 urteko erasoaren kontakizuna.

 
bannerra

bannerra