Skip to main content

Esatea Libre

Esatea Libre | Foro Sozialaren ondorioak eta PSOEren abstentzioa

2016-10-25

Gizarte zibilak bake prozesuaren gidaritza hartzen badu, aintzat hartuko dira hegemonikoak ez diren ahotsak? Abstentzioa suizidio politikoa izango al da PSOErentzat? Sozialisteen krisia eta Foro Sozialaren ondorioak izan ditugu hizpide, Joseba Sobrino, Asier Blas eta Karmelo Landarekin.

Aieteko Adierazpena: nola bideratu armagabetzea?

2016-10-18

Laburpena. Aieteko Bake Konferentziaren 5. urteurrenaren harira eginiko saioan ETAren armagabetzeaz esandako batzuk. Hizlariak: Garbiñe Mendizabal (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE-EE). Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004374

Aieteko Adierazpena: nola bideratu presoen egoera?

2016-10-18

Laburpena. Aieteko Bake Konferentziaren 5. urteurrenaren harira eginiko saioan presoen egoeraz esandako batzuk. Hizlariak: Garbiñe Mendizabal (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Crespo (PSE-EE). Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004374

Aieteko Adierazpena: nola egin aurrera bide-orrian?

2016-10-18

5 urte bete dira Aieteko Bake Konferentzia egin zenetik; bost urte ETAk borroka armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik. Azken urteotan eginiko bidea aztertu ez ezik, egiteko dugun bidea zein den eta nola egin dezakegun eztabaidatu dugu Garbiñe Mendizabal (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Ricardo Cresporekin (PSE-EE).

Esatea Libre | Iruñeko desalojoa eta Goñi-Sagardia sendiaren auzia

2016-10-11

Hirekin taldeak Iruñean okupatutako eraikina husteko polizia operazioaren ertz ezberdinak aztertu ditugu, eta memoria historikoaz ere aritu gara, Juan Miguel Etxeberria 'Naparra' eta Sagardia-Goñi sendiaren auzietako aurkikuntzetatik abiatuta. Gurekin izan dira Amaia Arregi (EAJ), Laura Mintegi (EH Bildu) eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos).

PSOEren krisia, Kolonbiaren ezetza eta Mas inhabilitatzeko eskaera

2016-10-04

Laburpena. PSOEren krisiak PSE eta PSNri nola eragingo dien, Kolonbiako bake prozesuak nola egingo duen aurrera eta Kataluinaren deskonexioa izan ditugu hizpide. Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004344

 
bannerra

bannerra