Skip to main content

Esatea Libre

Esatea Libre | PSOEren krisia, Kolonbiaren ezetza eta Mas inhabilitatzeko eskaera

2016-10-04

PSOEren krisiak PSE eta PSNri nola eragingo dien, Kolonbiako bake prozesuak nola egingo duen aurrera eta Kataluinaren deskonexioa izan ditugu hizpide. Gurekin izan dira Iñaki Soto, Jon Ordoñez eta Jurdan Arretxe.

Eusko Jaurlaritzaren osaketa eta Kolonbiako albiste historikoa

2016-09-27

Laburpena. Kolonbiako bake itun historikoaz aritu gara mahai-inguru politikoan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berriaz ere hitz egin dugu. Osorik ikusteko: http://www.hamaika.eus/tb/bideo/10004337

Esatea Libre | Kolonbiako bake ituna eta gobernu osaketa berria

2016-09-27

Kolonbiako bake itun historikoaz aritu gara mahai-inguru politikoan. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren osaketa berriaz ere hitz egin dugu. Gurekin izan dira Elsa Pamparacuatro, Iñaki Zarraoa eta Karmelo Landa.

Esatea Libre | Negoziazio kolektiboa, preso gaixoen egoera eta erabakitze eskubidea

2016-09-20

ELA eta LABek negoziazio kolektiboari buruzko akordioaren aurka deitutako mobilizazioaz, preso gaixoen egoera eta espetxe politikaz, eta erabakitze eskubidea egikaritzeko bide-orriaz aritu gara mahai-inguru politikoan. Solaskideak: Joseba Agirretxea (EAJ), Jone Etxeberria (EH Bildu), Juantxo Iturria (Ahal Dugu) eta Josu Alvarez (PSE).

Esatea Libre | Diadak eman zuena, hauteskundeek eman dezaketena

2016-09-14

Denboraldiko lehen mahai-inguru politikoan, Kataluniako Diadaren ondorena aztertu dugu. Horrekin batera, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei begira jarri gara kanpaina betean gaudenean. Gurean izan ditugu solaskide Neskutz Rodriguez (Elkarrekin Podemos), Koldo Bilbao (EAJ) eta Niko Moreno (EH Bildu).

Esatea Libre | Itxaso Atutxa, Orlandoko sarraskia eta hauteskundeak

2016-06-15

Denboraldiko azken Esatea Libre saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea elkarrizketatu dugu. Horrez gain, mahai-inguruan Orlandoko sarraskiari eta Espainiako Hauteskunde Orokorrei buruz aritu gara hizketan. Gurekin izan ditugu Iker Casanova (EH Bildu), Lander Martinez (Ahal Dugu), Joseba Sobrino (EAJ) eta Xabi Jimenez (Ezker Anitza).

 
bannerra

bannerra