Skip to main content

Saioak

Aurrerapena: Joli Pascualena, umorea bidelagun

2018-09-16
Irailaren 16an, 21:00etan, Joli Pascualenarekin, bera berpizten duen baratxuri zopa prestatuko dugu. Bere ibilbidea, zailtasunak eta garaipenak komentatzen ditugun bitartean sorpresak ere jasoko ditu gure gonbidatuak.
Abuztuaren 12an, 21:00etan Patxi Huarte (Zaldieroa)

2018-08-07

Abuztuaren 12an, 21:00etan Zaldieroa bezala ezagutzen dugun Patxi Huarterekin sukaldatuko dugu. Egungo egoerarekin kritikoa da, momentu batzuekin haserretzen da, baina bere umorea ere hizpide izango dugu saio honetan.

Abuztuaren 5ean, 21:00etan Ainhoa Aznarez

2018-07-03

Abuztuaren 5ean, 21:00etan, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarez gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Sukaldean eroso dabilen bitartean politika munduko iritzi eta asmoen berri emango digu.

Uztailaren 1ean, 21:00etan Hodei Magoa

2018-06-25

Uztailaren 1ean, 21:00etan, Hodei Magoarekin sukaldatuko dugu baina sukaldatzeaz gain magia eta ilusioaren munduan murgiltzeko parada izango dugu.

Ekainaren 24an, 21:00etan Isabel Elizalde

2018-06-18

Ekainaren 24an, 21:00etan Doneztebera egingo dugu salto. Bertan Isabel Elizalde kontseilari eta euskaltzalearen inguruko hamaika kontu ezagutuko ditugu eta bide batez Koteto Ezkurra erremontista handia izanen dugu sukaldean lagun.

 
bannerra

bannerra