Skip to main content

Saioak

Adunan izango gara Iñaki Gorostidi harrijasotzaile ohiarekin!

2014-03-20

Sagarrondotik saioaren denboraldiko bosgarren atalean, Adunara joango gara. Bertan Iñaki Gorostidi harrijasotzaile ohiarekin egingo dugu hitzordua, Apakintza baserrian. Bestalde, Adunaren sagardotegi garaiko aukerak ezagutu eta herriko bi sagardotegietan izango gara!

Donostian izango gara Juan Karlos Izagirre alkatearekin!

2014-03-14

Donostiara joango gara, Sagarrondotik saioaren denboraldiko laugarren atalean. Bertan Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen konpainia izango dugu. Bestalde, Donostiaren txotx eskaintza ezagutu eta hiriak sagardoarekin izan duen lotura historikoaz ariko gara!

Astigarraga bisitatuko dugu Antton Olariagaren konpainian!

2014-02-28

Sagarrondotik saioaren denboraldiko bigarren atalean, Astigarragara hurbilduko gara. Bertan Antton Olariaga marrazkilariaren konpainia izango dugu. Bestalde, Sagardoetxea bisitatu eta Gazta eta Sagardoaren pasaportea ezagutuko dugu.

Sagarrondotik saioa bueltan da!

2014-02-20

Sagardoaren kultura oinarri duen Sagarrondotik saioa bueltan da. Sagardoaren herriak bisitatuko ditugu, eskaintza eta bitxikeriak ezagutu eta herri bakoitzean pertsonaia esanguratsu bat izango dugu bidelagun. Lehen saioan, Hernanira joango gara, eta Xabi Solano musikariaren konpainia izango dugu. Sagardo Kofradia bisitatu eta Hernaniren txotx garaiko eskaitzan ezagutuko ditugu.

Euskal Egitura saioaren aro berria abian da

2014-02-14

Euskal Herriko geografia ekonomiko eta sozialari eman beharreko errepasoa diferentea izango da hemendik aurrera. Euskal Egitura saioaren aro berria abian da. Aipaturiko eremuetako albiste seinalatuak biltzearekin batera, pertsonaia esanguratsu batekin solasaldi mamitsua izango dugu programa bakoitzeko. Bi astetik behin, Euskal Egitura saioa ostiraletan, 20:15etan.

 
bannerra

bannerra