Skip to main content

Saioak

Zer da lehen aldia?

2016-04-21

Aizank! programaren sexologia atalean galdera berri bat egingo diogu Ander Lertxundi sexologoari. Zer da lehen aldia? Ostegunean, apirilak 21, 20:00etan eta 22:30ean.

Bullying-a mintzagai gazteekin, Aizank! saioan

2016-04-21

Bullying eta cyberbullying jazarpenez hitz egingo dugu Aizank! saioan. Donostiako Zubiri-Manteo institutuko gazteekin hitz egingo dugu. Ostegunean, apirilak 21, 20:00etan eta 22:30ean.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea, Esatea Libre saioan!

2016-04-20

Esatea Libre programan, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea elkarrizketatuko dugu. Gaurkotasuna izango dugu oinarri, Bizkaiko hiriburutik hasita. Asteazkenean, apirilak 20, 19:30ean eta 22:00etan.

Gaixotasun zeliakoa eta Labeko ogia, Zaindu Zaitez saioan!

2016-04-19

Glutenarekiko intolerantzia duten pertsonek gaixotasun zeliakoa dute. Baino zer da zehazki eta nola eragiten du? Galdera horri erantzuna ematen saiatuko gara. Bestalde, Labeko okindegian izango gara. Asteazkenean, apirilak 20, 21:00etan.

"Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala, Dokuteka saioan!

2016-04-15

Dokuteka programan, "Energia trantsizioak, piztu aldaketa!" dokumentala eskaini eta Izaro Basurko Ekologistak Martxaneko kidearekin hitz egingo dugu. Ostiralean, apirilak 15, 22:00etan.

Zuriñe Hidalgo musikaria, Hurbilean saioan!

2016-04-15

Zuriñe Hidalgo musikariaren ibilbidea errepasatu eta gertutik ezagutuko dugu Hurbilean saioan. Ostiralean, apirilak 15, 21:30ean.

 
bannerra

bannerra