Skip to main content

Saioak

EES | Ostiral honetan, Keä!

2014-06-24

Ostiral honetan, ekainak 27, Elkar Estudioa Sesioak programaren bisgarren atala izango dugu. Beasaingo Keä hirukoa izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

EES | Ostiral honetan, Odolaren Mintzoa!

2014-06-16

Ostiral honetan, ekainak 20, Elkar Estudioa Sesioak programaren laugarren atala izango dugu. Usurbilgo Odolaren Mintzoa talde gaztea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

EES | Ostiral honetan, Seiurte!

2014-06-11

Ostiral honetan, ekainak 13, Elkar Estudioa Sesioak programaren hirugarren atala izango dugu. Berrizko Sei Urte taldea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

Berezia | 40ak Libre

2014-06-11

40 gazte independentistak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2009an atxilotu zituzten Segiko kide izatea egotzita. Espetxean denbora eman zuten. 2013ko urrian hasi zen epaiketa, eta aurtengo otsailean bukatu da. Denbora honetan, gazteek makina bat bizipen izan dituzte; asko, goibelak. Beraiekin hitz egiteko aukera izan genuen epaia atera aurrez. Emaitza, 22:00etan!

EES | Ostiral honetan, Ezinean!

2014-06-04

Ostiral honetan, ekainak 6, Elkar Estudioa Sesioak programaren bigarren atala izango dugu. Azpeitiko Ezinean taldea izango da protagonista. Ostiralean 22:00etan, Hamaika Telebistan.

Eusko Label Sagardoa eta Aizpea Goenagaren konpainia!

2014-03-28

Denboraldiko seigarren eta azken saioan, Eusko Label Sagardoa izango dugu protagonista. Zigilua eskuratzeko bete beharreko baldintzak ezagutu eta Eusko Label sagardoa ekoizten duten bi sagardotegitan izango gara. Programan, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren konpainia izango dugu!

 
bannerra

bannerra