Skip to main content

Gurean Gaur

Paul Bilbao: "Nafarroako aldaketaren gobernua ez bada euskaratik egiten, ez da aldaketa izango"

2016-02-11

Gurean Gaur saioan, Nafarroako Enplegu Publikorako lan eskaintzaren inguruan aritu gara, batez ere, Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusiarekin. Aldaketaren gobernua izateko aldaketak, ezinbestean euskaratik ere etorri behar duela azaldu digu elkarrizketan.

Birziklatzea bultzatzeko kanpaina martxan da Bilbon

2015-11-03

Bilboko Udalak, Ecoembes-ek eta Ecovidrio-k "Birziklatzearen Labirintoa" izeneko birziklatzearen aldeko sentsibilizazio-kanpaina jarri dute abian. Xehetasunak ezagutu ditugu.

Josu Erkoreka: "PP eta PSOE ez dira ausartuko kontzertu ekonomikoa ezabatzera"

2015-10-22

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozaramailea izan dugu. Besteak beste, bakea eta bizikidetza, kontzertu ekonomikoa eta kupoa eta erabakitzeko eskubidea izan ditugu hizpide. Espainiako hauteskunde orokorrei begira ere jarri gara.

Itxaso Atutxa: "Euskal Bidearen proposamena EAJrena zen, orain EH Bildu etorri da bide horretara”

2015-10-15

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidentea izan dugu. Quirogaren dimisioa, Alfonso Alonsoren izendapena, kupoa eta erabakitzeko eskubidea izan ditugu hizpide, besteak beste.

'Galdutako objektuak', Mikel Zabalza gogora ekarriz

2015-06-18

"Galdutako objektuak" film dokumentalak Mikel Zabalzaren kasua aztertzearekin batera, demokraziaren garaian Espainiako polizia-etxeetan izandako torturak ekarriko ditu gogora. Gaia sakontzeko Miguel Angel Llamas "Pitu" eta Iñigo Ganzarain egileekin elkartu gara.

Joxerra Senar: "CANekin gertatutakoan Espainiako Bankuak duen ardura handia da"

2015-04-20

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Joxerra Senar Berria egunkariko kazetaria izan dugu. CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburua argitaratu du duela gutxi. Bertan emandako zehaztasunak aztertu nahi izan ditugu kazetariarekin, eta hala aurrezki kutxei begira jarri gara. Besteak beste, nabarmendu du ez dela baikorra Espainiako Auzitegi Nazionalak gai honetan esku hartzearekin.

 
bannerra

bannerra