Skip to main content

Atik Zra

Atik Zra | Kutxabank banku fundazioa bihurtzeko bidean

2014-06-19

Espainiako Gobernuak kutxak banku fundazio bihurtzeko lege proiektua onartu zuen pasa den urtean. Hori horrela izanik, ekainaren 30ean BBK eta Vital kutxen Batzar Nagusiek banku fundazio bihurtzea adostuko dute. Pribatizazioaren mamua jendartean dabil, eta Kutxabanken etorkizunaren eztabaida mahai gainean dago. Gaur egun dagoeneko pribatua da, baina akziodunen menpe dago. Beraz, oraindik kontrol publikoan dago. CAN auziarekin gertatutakoa ez dute askok ahazten, afera ezberdina bada ere. Horri buruz hitz egiteko bi gonbidatu izan ditugu: Adrian Zelaia (Ekai Center) eta Arantza Urkaregi (Biltzen elkarteko).

Atik Zra | Munduko Futbol Txapelketa ikuspegi sozialetik

2014-06-12

Hasi da Munduko Futbol Txapelketa, Brasilen. Munduaren parte zabal bat txapelketari begira egongo da. Hasi eta bukatu. Mundu mailako selekzio eta jokalari onenak dira bertan. Baina dena ez da horretara mugatzen. Brasilgo protesta etengabeek beste aldea erakutsi digute. Urte osoan milaka herritarrek makina bat manifestazio egin dituzte kaleetan. Onura baino Munduko Txapelketak kaltea ekarriko diela salatu dute. Auzo txiroetako egoera benetan zaila da. Horii buruz aritu gara Beñat Zarrabeitia, Cesar Ortuzar eta Juan Carlos Latxaga aditu zein kazetariekin.

Atik Zra | IRPH indizearen ordaina

2014-06-05

IRPH indizea izan dugu hizpide. Kutxabankek aurrezki kutxei dagokien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI)  -gazteleraz IRPH bezala ezagutzen dena- ezartzen jarraitzen du, legez kontra. 2013ko azaroan instituzioek interes mota hori desagerraraztea erabaki zuten. Solaskideak: Iñaki Manterola IRPH Stop Gipuzkoa elkarteko kidea eta Juan Garibi Fiare bankako kidea.

Atik Zra | Gaixotasun arraroak hizpide

2014-05-29

Tximeletaren gaixotasuna, Asper sindromea, San Filippo, Parry, ... gaixotasun arraro edo ezohikoen izen batzuk baino ez dira. Eritasun horiek banan-banan definitzea ez da erraza, baina ezohikoak izanik badakigu pertsona gutxik pairatzen dituztela. Europar Batasunean, esaterako, 10.000 biztanletik bostek baino gutxiago dira gaixotasun arraro bat dutenak. Ezohiko gaixotasun bitxi zein arraro hauen errealitatea ezagutzeko saiakera egin dugu. Horretarako, bi aditurengana jo dugu: Jose Ramon Bilbao (EHUko irakaslea Medikuntzako Fakultateko Genetika alorrean) eta Garbiñe Zarandona (Garmiltxa elkarteko kidea).

Atik Zra | Interneten bilakaera hizpide

2014-05-22

Internetek izan duen bilakaera ikaragarria da. Internet sareak harrapatuta bizi da jendartea. Pasa den astean, Europar Batasuneko Justizia auzitegiak Interneten “ahaztua izateko eskubidea” bermatzeko erabakia hartu zuen. Horrela, pertsona batek Internetetik bere datuak kentzeko eskaera egin dezake, informazioa zaharkitua nahiz iraganean geratu bada, edo kaltegarriak badira. Internet fenomenoari buzu hitz egingo hainbat solaskide izango ditugu: Mila Agirre (legelaria), Aitor Aretxaga (informatikaria) eta Jabi Asurmendi (Bitarlaneko kidea).

Atik Zra | Arrantza sektorea hizpide

2014-05-15

Berdelaren kanpaina bukatu berri da eta antxoarena hasi denean sektorearen egoera aztertu dugu. Orain arte, lau mila tona harrapatu dituzte Bizkaia eta Gipuzkoako arrainontziek. Beraz, lau urteko etenaren ondoren ondo hasi da kanpaina. Baina badira aldatu beharreko gauzak. Bestalde, pasa den astean anisakisaren inguruan egon diren albisteak aztertu ditugu. Gaia sakon jorratzeko ondoko gonbidatuak izan ditugu saioan: Iñaki Zabaleta (Bizkaiko Kofradien Elkarteko presidentea) eta Leandro Azkue (Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria).

 
bannerra

bannerra