Skip to main content

Atik Zra

Atik Zra | Gazteen lan egoera

2014-01-16

Gazteek bizi duten egoeraz aritu gara Atik Zra saioan. Lan esparruari begira, gazteen lan aukerak zeintzuk diren aztertu dugu. Atzerria irtenbide bat izan daiteke edo ez. Kezkagarria da gazteen langabezia tasa altua. Gazteen behatokiak ateratako azken inkestaren arabera hamar gaztetik lauk uste du gazteen egoera txarra dela. Baina %73a pozik dago bizi duen egoerarekin. Datuak mahai gainean jarri eta gazteen lan egoera aztertu dugu ondoko solaskideekin: Fabio Gonzalez (Euskal Gazteria Kontseilua), Iratxe Aristegi (soziologoa eta Deustuko Unibertsitateko irakastea) eta Oskar Longo (Gazteen Euskal Behatokia).

Atik Zra | Energiaren erreformaz aritu gara

2014-01-09

Urteko lehen saioan, E hizkia edo Energia izan dugu protagonista. Duela aste batzuk zer esana eman zuen Espainiako Energiaren erreformak. Egungo energia ereduari eutsiko dio, eta beste behin ere, polemikarik ez da falta izan horren inguruan. Horri buruz aritu gara mahai inguruan, ondoko solaskideekin: Aitor Urresti (Equo-ko kide eta ingeniaria), Rafa Irastorza (Energia alorreko aholkularia) eta Fernando Bengoetxea (Ekain taldeko arduraduna).

Atik Zra | Gaien letra zopa

2013-12-12

Denboraldi berrian jorraturiko gaiekin letra zopa egin dugu. Hala nola, askotariko errepasoa osatu dugu: pentsioak, abortua, klima aldaketa, etxebizitza eta beste.

Atik Zra | Kalamuaren legeztatzeaz

2013-11-07

Medikuntza, marihuana, kalamua, legedia, ... Kalamuaren legeztatzeari buruzko eztabaida gizarteratzeko momentua da. Legeztatzera iritsi bitartea, legeak uzten dituen zirrikituak baliatzen dituzte kontsumitzaileek. Kalamuaren klub sozialen aktibitatearen soluzio erregular bat aztertzeko, Eusko Legebiltzarrean lan talde bat lanean ari da. Horri buruz hitz egiteko, ondoko solaskideak izan ditugu mahai inguruan: Martin Barriuso (Kalamuaren ikerketako Panagh elkarteko bozeramailea), Xabier Arana Berastegi (ikerlaria) eta Koldo Callado (Medikuntzan doktorea eta EHUko farmakologia irakaslea).

Atik Zra | Unibertsitatea

2013-10-08

U hizkia. Unibertsitatea izan dugu hizpide. EHUko aurrekontuen murrizketa dela eta, finantzaketa pribatuari bidea irekitzeko aukera airean utzi zuen kurtso hasierako hitzaldian Iñaki Goirizelaia errektorea. Kezka horri begira, unibertsitatea hobeto ezagutzeko ahalegina egin dugu. Solaskideak: Efren Areskurrinaga EHUko kidea eta EILASko kidea, Amaia Irizar ikaslea, Jon Lejarreta EHUko langilea eta LABeko kidea eta Jon Ander Ormaetxea Ikasle kontseiluko burua. Inkestari dagokionez, Leioako campusean jasotako iritziak izan ditugu. Erreportajea, aldiz, bi ikaslerekin osatu dugu. Hasiberri bat eta lizentziatzura bukatzear den beste bat.

 
bannerra

bannerra