Skip to main content

Gaueko saio bereziak

Korrika Gasteizera iritsi da

2019-04-14
Milaka lagunek babestu dute Korrika bere azken kilometroetan, Maialen Lujanbiok irakurri du amaierako mezua. Ikusi euskarazko hedabideok elkarlanean egindako saioa.
Urratsak eman diren arren, kirolaren baitan arautzea eta erabilera ditu jokoan euskarak

2019-04-12
Korrika Gipuzkoara sartu da berriro ere eta Donostian milaka lagun elkartu dira. Gaueko monografikoan, kirola eta euskararen arteko harremana aztertu ditugu Koikili Lertxundi, Joseba Sanchez eta Kike Zurutuzarekin.
Korrikaren apirilaren 10eko gaueko saio berezia

2019-04-10
Gaurkoan, gaueko saio berezia Zuriñe Yarrituk gidatu du, Mertxe Mugika Korrikatik eta Joseba Urriz Barakaldoko Udal Euskaltegitik etorritako gonbidatuekin.
Korrikaren apirilaren 9ko gaueko saio berezia

2019-04-09
Korrikak aurrera egiten duen heinean, Hamaika Telebistak gauero bere saio berezia egiten du. Gaurkoan, Josu Amezaga EHU-ko irakaslea, Jasone Agirre EH Bilduko parlamentaria eta Jon Telleria Naiz/Gara-ko kazetaria egon dira mahainguruan, Beñat Zarrabeitia lankideak gidatuta. Euskal medioen egoera, diagnosia eta irtenbide posibleak azaleratu dira.
Euskal kultura erdigunera ekarri, belaunaldi berriak eta etorkinak protagonista egin eta "gertatu zaigun txar guztia eder bilakatzeko garaia"

2019-04-08
Korrikak Ultzamarako bidea hartzen zuen bitartean, Kultura izan dugu hizpide Hamaika Telebistako saio berezian. Jon Maia eta Rayco Sanchez-en laguntzarekin, euskal kulturak dituen erronkak aztertu ditugu. Hortaz gain, gure Telma Ta Luix partikularrak Amaiurren izan ditugu Joseba Otondo Baztango alkaterekin batera.
Euskararen erronkak aztergai, tresnak, espazioak eta lan eremuaren konkista

2019-04-07
Korrika Ipar Euskal Herrira sartu den egunean, euskarak dituen erronkak aztertu ditugu Euskaraldiako Arrate Illaro, Kontseiluako Paul Bilbao, Topaguneko Iker Martinez de Lagos eta Ikastolen Elkarteko Koldo Telliturekin batera.
 
bannerra

bannerra