Skip to main content

Eguneko kronikak

Amaitu da Korrika, euskararen sistema eragileari klika egiteko garaia heldu da

2019-03-14
Amaitu da Korrika, euskararen sistema eragileari klika egiteko garaia heldu da. Hala azaldu zuen Maialen Lujanbiok Gasteizko ekitaldiak. Honatx, edizio honetako unerik zirraragarrienetako batzuk.
Jendetza Gipuzkoan

2019-04-12
Korrikak Bizkaia utzi du eta Gipuzkoan sartu da, herriz herri harrera handia izan du eta gure lankideak Zumaian izan dira bertako giroa arakatzen.
Bilbon, eguerdian eta euripean, baina herritarrek erantzun dute

2019-04-11
Milaka herritarrek bat egin dute Korrikarekin Bilbon. Eguraldiak lagundu ez duen arren, eurijasak etengabekoak izan dira, asko izan dira euskararen lasterketa herrikoiarekin bat egin dutenak.
Korrikako kotxearen bizitza

2019-04-11
Iker Aginaga eta Iosu Ganuza Korrika jarraitzen dabiltza eta eurekin batera bestelako hedabideetako lankideak daude. Honatx, prentsako kotxe eta taldearen bizitza.
Ezkerralde euskalduna aldarrikatu zuten atzo

2019-04-11
Araba atzean utzi, eta Bizkaian sartu zen atzo 21. Korrika. Hego Uribe, Txorierri eta Uribe Kosta igaro ondoren, Ezkerraldean igaro du gaua. Hona hemen Iosu Ganuza eta Iker Aginaga lankidearen kronika.
Korrika Araban sartu da eta erakunde zein eragileek klika egin dute Bastidan

2019-04-10
Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika: Trebiñurako bidea hartu aurretik, Bastidan, instituzioetako ordezkariek zein euskararen aldeko eragileek, kilometroa partekatzez gain, aro berriari klika dokumentua aurkeztu dute. Iosu Ganuza eta Iker Aginaga lankideen kronika.
 
bannerra

bannerra