Skip to main content

Hezurren memoria

Hezurren memoria

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Hezurren memoria
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
9
Gurs

2019-12-16
Euskal Herri osoko gudariak bildu zituzten Gurseko kontzentrazio esparruan. Baldintza zailetan, lokatzaren artean, luze egon behar izan zuten han. “Gernika berri” izena eman zioten euskaldunen esparruari.
Historialariak

2019-12-17
Historia garaikidearen ikerketa eta dibulgazioa historialari talde paregabe baten eskuetan egon da Nafarroan. Asko zor diegu usteak eta iritziak gaindituz gertatutakoa zientifikoki biltzen jakin dutelako.
Memoria elkarteak

2019-12-17
Memoria Elkarteak izan dira Nafarroan gertatutakoa bildu eta hedatu duten eragile nagusiak. Senitartekoak, kasu gehienetan batere laguntzarik gabe antolatzen jakin dute eta memoriaren txingarra piztuta mantendu dute gaur egun arte irits daitezen galarazi nahi zituzten testigantzak.
Nor den nor

2019-12-17
Nafarroan faxistek eragin zuten errepresioa ongi antolatuta zegoen. Ez zen errepresio indiskriminatua izan, oso selektiboa baizik. Nagusiki indar paramilitar karlista eta falangista izan ziren errepresio horren eragile nagusiak. Eragile nagisien izenak ezagutzea komeni da. Bestalde, gerra eta gerra ondoa enpresari batzuentzat negozio aukera izan zen. Erregimenak eskaintzen zizkien aukerak baliatu zituzten haien negozioak garatzeko eta dirua irabazteko.
Kortes

2019-12-09
Nafarroako hegoaldeko herri honetan, beste herri askotan bezalaxe, sarraski latza eragin zuten faxistek. Erailketa haiek familia asko erabat txikitu zituzten eta senitartekoek pairatu behar izan zituzten mota guztietako bidegabekeriek belaunaldi oso bat gogor markatu zuten.
 
bannerra

bannerra