Skip to main content

Marakana txikia

Errusia, orain arteko talderik onena

2019-12-10
Dopinaren aurkako munduko agentziak (WADAk) Errusiaren aurkako zigor gogor plazaratu du. Ondorioz, Errusiako talde eta kirolariek ezin izango dute 2020ko Joko Olinpikoetan eta 2022ko munduko futbol txapelketan parte hartu euren herriko banderapean. Orain, Errusiako agintariek 21 egunetako epea izango dute euren helegiteak aurkezteko. Zigorra, eskubaloiko munduko txapelketaren erdian iritsi da. Errusiarrak txapelketako talderik sendoena izan dira orain arte eta ikusteke dago auzi honek eragiten dituen ondorioak. Japoniatik zuzenean, Nagore Odriozola kazetari zarauztarrak txapelketaren ingurukoak ekarri dizkigu.
Ingalaterra eta Japonian, Premier League zein eskubaloiko munduko txapelketa sakon aztertzeko

2019-12-09
Asteburu honetan, Ligan, jokoan zituzten 15 puntuetatik, gizonezkoen futbol taldeek soilik 2 eskuratu dituzte Realak eta Osasunak lortutako berdinketei esker. Gure ekipoen jarduna, Alessandro Ruta eta Iker Aginagarekin batera. Futbolarekin jarraituz, Premier Leagueko gaurkotasuna aztertu dugu Londresen lan egiten duen Alvaro Romeo kazetari bilbotarrarekin. Japoniara jo du baita, emakumezkoen eskubaloiko munduko txapelketaren berri izateko bertan dagoen Nagore Odriozolarekin batera. Lointek Gernikaren denboraldi bikaina izan dugu hizpide eta gure azken kromoa Fernando Martin mitikoarentzat izan da, bere heriotzaren 30. urteurrenean.
Wengerren itzal luzeak eta emaitza txarrek Emeryren ibilbidearen amaiera eragin dute

2019-12-03
UEFA Europa Leaguen Frankfurt-eko Eintrach taldearen aurka galdu ostean, Arsenaleko zuzendaritzak Unai Emery kargutik kentzea erabaki zuen. Marakana Txikia saioan, gai honen inguruan aritu gara Londresen lanean dagoen Alvaro Romeo kazetari bizkaitarrarekin batera.
Zlatan Ibrahimovic talde gabe dago

2019-12-03
Suediarrak Los Angeles Galaxy utzi eta abentura berri bati ekingo dio, zurrumurruen arabera baliteke Milanera itzultzea. Hala ere, bitartean, zeresana ematen jarraitzen du, besteak beste, Hammarby klubaren erosketarekin. Egoera honek, Malmoeko zaleen haserrea eragin du. Honatx, Alessandro Rutak Marakana Txikian osatutako soslaia.
Asteburuko derbiak, Reala eta Gernikarentzat

2019-12-02
Alessandro Ruta eta Egoitz Askasibarren parte hartzearekin, Marakana Txikian kirol errepasoa osatu dugu. Ligan, Reala, Athletic eta Osasunaren garaipenak izan ditugu eta saskibaloian, Gernikak Araskiren kontrako derbia eraman zuen. Hortaz gain, Unai Emeryren kanporaketa izan dugu hizpide.
Bi polizia epaituko dituzte Ingalaterran Dalian Atkinson Realeko jokalari ohiaren heriotzagatik

2019-11-26
2016ko abuztuaren 15ean, bere aitaren etxearen aurrean, poliziak laser pistola batekin Dalian Atkinson futbolari ohia tirokatu eta hil zuen. 1990-1991 denboraldian, Realean jokatu zuen, 12 gol sartu eta zaletuen maitasuna bereganatuz. Orain, hiru urteko ikerketaren ostean, bi polizia epaituko dituztela iragarri dute. Marakana Txikia saioan, Azken Kromoa sekzioa eskaini diogu.
 
bannerra

bannerra