Skip to main content

Marakana txikia

Zalantza ugari sortu dituen Davis Cup berria irabazi du Espainiak

2019-11-26
Gerard Piqué futbolariak hainbat proiektu gidatzen ditu berdeguneetatik kanpo, euren artean Davis Cup txapelketaren eraberritzea. Bere eskutik, 24 talde elkarrekin aritu dira egun bakar batzuen buruan, "entsaladera" irabazteko asmoz. Formatu berri honen lehen edizioa Madrilen lehiatu da eta zalantza ugari eragin ditu, partidak gaueko ordu txikiak bitarte luzatu edo publikoaren erantzunagatik. Kirol alorrean, Nadalek gidatuta, Espainiak bere seigarren koroa eskuratu du. Honatx, Alessandro Rutaren analisia.
Euskal derbiak Athletic eta Alavesentzat; Baskonia, Garinoren ordezko baten bila

2019-11-25
Kenan Kodroren gol batek Osasunaren bolada bikainari amaiera eman zion. Horrenbestez, 30 partida eta gero, gorritxoek porrota jaso zuten etxean. Asteburuko beste derbian, Alavesek garaipen garrantzitsua lortu zuen Ipuruan. Bestalde, saskibaloian, Baskoniak susperraldi bikaina izan du baina Patricio Garino denboraldi osorako galdu du. Azkenik, Espainiak Copa Davis-eko edizio berria irabazi du. Hauek eta beste hainbat, Marakana Txikia saioan, Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean eta Olatz Foruria zein Mikel Zumalderen parte hartzearekin.
Poulidor, bigarrenaren epika eta estetika

2019-11-19
Raymond Poulidor mito bat izan zen, haren oinordekotza hain da handia, sarri bigarren izaten dena definitizeko bere izena erabiltzen dela. Anquetil, Merckx, Ocaña edo Hinault-en lehiatu zuen klase erraldoiko karrerista, zaletuek maite zuten ziklista, Frantziako Tourreko podiuma zortzi aldiz zapaldu zuena, lasterketa sekula irabazi barik. Aurreko astean hil zen.
Aitzol Atutxa: "Lehenago edo beranduago, txapelen tontorretik jaisteko momentua iritsiko zela banekien"

2019-11-19
Hilabete atzera Euskal Herriko Aizkora Txapelketatik at geratu ostean, Aitzol Atutxa lepo eta bizkarrean pairatzen dituen lesioetatik osatu nahian dabil. Euskal Herriko txapelketa bost aldiz irabazi ostean, arnas luzeko hausnarketak plazaratu zituen Marakana Txikia saioan.
Ezkurdiaren txapel berria eta bere "Irujizazioa"

2019-11-19
Joseba Ezkurdiak bere bigarren txapela jantzi du kaiolan. Sakandarrak Jokin Altuna gainditu zuen, indarrez eta azken tantoen errenkada bikaina lortuta. Marakana Txikian, arbizuarraren arrakaste aztertu eta Mikel Zumalde kazetariak haren "Irujizazioa" nabarmendu zuen.
Italia, sailkapen faseko partida guztiak irabazi ostean, txapelketa handi batean egongo da berriz

2019-11-19
Roberto Mancinik gidatutako taldeak sailkapen fase bikaina osatu eta Eurokoparako txartela lortu du. Jokalari gazteen presentzia handiarekin, urdinek txapelketako lehen partida Erroman jokatuko dute. Marakana Txikian, Alessandro Ruta eta Mikel Zumalderekin batera aztertu genuen.
 
bannerra

bannerra