Skip to main content

Durangoko azoka

Gogoetaren plaza | '...eta debalde ematen diot herriaren aurikularrari...'

2019-12-06
Gogoetaren plazaren bigarren saioan, kulturgintzako alorretan lizentzia libreak duen papera izan dute hizpide Gotzon Barandiaranek, Miren Narbaizak eta David Martinezek. Horretarako, Axi Lopez Argiako kazetaria izan dute lagun.
"Euskal Herria dantzan jartzeko" Sormen beka irabazi du Iratxe Agilerak

2019-12-06
Durangoko Azokako bigarren egunean ere jende ugari ibili da Durangoko Landako Gunean. Koldo Otamendik musika berritasunak ekarri dizkigu gaur ere, eta Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' bere lan berriaz hitz egin digu. Iratxe Agilera Sormen bekaren irabazlearekin ere egon gara. Ikusi saioa!
Euskal kulturaren plazari gorazarre

2019-12-05
Ateak 10:30ean ireki baditu ere, 19:00etan izan da inugurazioa ekitaldia Durangokoko musika eskolan. Bertan hartu du parte, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak. Azokaren leloari jarraituz, euskal kulturaren ekosistema azpimarratu dute; aldi berean, inoiz baino autoekoizpen gehiago egongo direla nabarmendu dute. Inaugurazio ekitaldi ofizialarekin, bihartik aurrera etorriko den jende uholdearen esperoan gelditu da Durangoko Azoka.
Martxan da 54. Durangoko Azoka

2019-12-05
10:30ean ireki ditu ateak Durangoko Azokak, eta goizean goizetik Euskal Herri osoko ehunka ikasle hurbildu dira Landako Gunera. Gaurtik hasi eta igandera arte, 400 nobedade baino gehiagoz gozatzeko ukera izango da Durangon.
Jarraitu Durangoko Azoka 24 orduz Hamaika Telebistan!

2019-12-04
Jarraitu 24 orduz Durangoko Azoka Hamaika Telebistan eta www.hamaika.eus webgunean! Abenduaren 5tik 8ra, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean Gurean Gaur DA! saio berezia. 16:00etan eta 22:00etan Gogoetaren plaza! mahainguruak eta egun guztian zehar ahotsenea zuzeneko emanaldiak. Ez galdu!
 
bannerra

bannerra