Skip to main content

Durangoko azoka

Durangoko azoka

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Durangoko azoka
Saioaren menuko irudia: 
pisua: 
11
Durangoko Azokak kasik 6 milioi eurotako inpaktu ekonomikoa eragiten du Durangon

2019-12-08
Aurreko urteetan baino bisitari gehiago erakarri ditu Durangoko Azokaren 54. edizioak. Gerediagak eta Saidecok elkarlanean osatutako ikerketaren arabera, Durangoko Azokak 5,8 milioi eurotako eragin ekonomikoa uzten du herrian zein eskualdean. Bataz beste, Landako Gunearen baitan 49 eurotako gastua egiten dute bisitariek.
Throwing Voices: Uxue Alberdi eta Rachel Newton

2019-12-08
Landako Guneko areto nagusian, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrarekin batera, Rachel Newton harpa-jotzaile eskoziarra elkartu ziren "Throwing voices" egitasmoaren baitan. Abuztuan Eskozian izandako literatur topaketari segida emanez, Newton-ek eta Alberdik bi kulturen arteko uztarketa osatu zuten. Besteak beste, gaelikoz idatzitako olerkiekin.
Gogoetaren plaza | 'Euskara integrazio hizkuntza: zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?'

2019-12-07
Gogoetaren plaza | 'Euskara integrazio hizkuntza: zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?' mahaingurua izan da. Onintza Iruretak gidatuta, Tarana Karim Azerbajainen jaio eta Tolosan bizi den emakumeen eta elkarbizitzaren aldeko aktibista, Bouba Diouf Senegalen jaio eta Bilbon bizi den kale-saltzaile eta sukaldaria eta Petra Elser Alemanian jaio eta Euskal Herriko txoko askotan bizi izan den otzultzailea eta euskara eta etorkinen intergrazioren aldeko ekintzaileak hartu dute parte mahainguruan.
Durango osora zabaldu da azoka larunbatean

2019-12-07
Hirugarren eguna izan du gaur Durangoko Azokak, eta Landako Guneko jaia Durango osora zabaldu da: antzerki ibiltaria, joaldunak...Kike Amonarrizek bere lan berriaz hitz egin digu, eta Koldo Otamendi EHZ festibaleko antolatzaileekin izan da, beraiek izan baitira aurtengo gonbidatua.
Gogoetaren plaza | 'Kultura lana da: profesionalizazioa hizpide'

2019-12-07
'Kultura lana d: profesionalizazioa hizpide' mahaingurua izan da Gogoetaren plazan: bertan izan dira Maite Mutuberrria, Danele Sarriugarte eta Jurgi Ekiza, Gorka Bereziartuak gidatuta.
 
bannerra

bannerra