Skip to main content

Hamaikakoa

Realeko neskek irabazi, Oiartzunek galdu

2015-11-09

Realak Oviedo Modernori irabazi zion Zubietan (3-0), eta Oiartzunek porrot mingarria jaso zuen etxean Atletico Madril liderraren aurka (0-5). Txuri urdinek bolada ona berreskuratu dute eta oiartzuarrek egutegi zaila pasatzea nahi dute. Bi taldeen inguruan aritu gara Lander Iruin eta Imanol Magrorekin.

Beste hiru puntu lotu zituen Eibarrek Rayoren aurka

2015-11-02

Eibar 1 - Rayo 0. Armaginek merezitako hiru puntu lortu zituzten talde madrildarraren kontra. Gipuzkoarren une gozoa aztertu dugu Urtzi Arrondo eta Mikel Ibargoienekin.

Realak goitik behera egin zuen Celtaren kontra

2015-11-02

Real Sociedad 2 - Celta 3. Txuri urdinek erarik krudelenean galdu zuten galiziarren kontra, azken minutuan. Donostiako taldearen egoera zaila aztertu dugu Urtzi Arrondo eta Mikel Ibargoienekin.

Lehiakor aritu zen Eibar Camp Nouen

2015-10-26

Bartzelona 3 - Eibar 1. Armaginen porrotaren inguruko irakurketa egin dugu saioan Unai Zubeldia (Berria) eta Xabier Isasarekin (Mundo Deportivo).

Betekada hartu zuen Realak Levanteren kontra

2015-10-26

Levante 0 - Real Sociedad 4. Txuri urdinen garaipena aztertuko dugu gure berdegunean. Gurekin izan dira Unai Zubeldia (Berria) eta Xabier Isasa (Mundo Deportivo).

Itziar Gastearenarekin sasoi hasiera onaz aritu gara

2015-10-19

Realeko nesken taldeko Itziar Gastearena jokalaria elkarrizketatu dugu Hamaikakoa saioan. Atzelaria titularra da taldean eta denboraldi hasiera onaren inguruan aritu gara berarekin.

 
bannerra

bannerra