Skip to main content

Hamaikakoa

Eibar berandu esnatu zen Balaidosen

2016-02-22

Celtaren kontrakoan, Eibarrek 3 eta 2 galdu zuen Balaidosen. Armaginak berandu sartu ziren neurketan eta esku hutsik itzuli ziren. Derbia programa berezian, Eibarren porrota aztertu dugu Mikel Ibargoien kazetariarekin eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailearekin.

Reala nagusi Athleticen kontrako derbian

2016-02-22

San Mames Barrian Realak 0 eta 1 irabazi zion Athletici. Txuri urdinek Jonathasen gol bakarrari esker hiru puntuak eskuratu zituzten. Derbia saio berezian, Realaren ikuspuntutik analisia egin dugu Hamaikakoa saioko gonbidatuekin: Mikel Ibargoien kazetaria eta Urtzi Arrondo futbol entrenatzailea.

Reala arriskutik urrundu da hirugarren partida jarraian irabazita

2016-02-15

Real Sociedad 3 - Granada 0. Txuri urdinek hirugarren garaipena jarraian lortu zuten, eta sailkapenean jaitsiera postuetatik urrundu dira. Partiduaren analisia egin eta taldearen egoeraz aritu gara Aitor Manterola (Berria) eta Xabier Isasa (Mundu Deportivo) kazetariekin.

Eibarrek bere bolada txarra eten du

2016-02-15

Eibar 2 - Levante 0. Armaginek bolada txarrari eman zioten amaieran Ipuruako gotorlekuan. Helburua eskura dute. Neurketa eta taldearen egoera izan ditugu hizpide Aitor Manterola (Berria) eta Xabier Isasa (Mundu Deportivo) kazetariekin.

Hamaikakoa | Realak eta Eibarrek irabazi, helburuak gertuago

2016-02-15

Realak eta Eibarrek irabazi egin zuten 24. jardunaldian. Txuri urdinek Granada gainditu zuten Anoetan (3-0), eta gauza bera egin zuen talde armaginak Levante azken sailkatuaren aurka (2-0). Bi partiduen analisia egin dugu Aitor Manterola (Berria) eta Xabier Isasa (Mundu Deportivo) kazetariekin.

Realeko neskak ondo eta Oiartzun ez hain ondo

2016-02-09

Realeko neskek Albaceteko Fundacion taldeari irabazi zioten (0-6) eta Oiartzunek galdu egin zuen Huelvaren zelaian (3-0). Txuri urdinek bikain hasi dute bigarren itzulia. Bi taldeen inguruan aritu gara Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Mikel Ibargoien kazetariarekin.

 
bannerra

bannerra