Skip to main content

Hamaikakoa

Berdinketa bustiarekin konformatu zen Reala

2016-03-07

Real Sociedad 1 - Levante 1. Txuri urdinek ezin izan zioten Ligako azken sailkatuari irabazi. Horrela, taldeak agerian utzi zuen zein helburu bete behar duen sasoi honetan. Partiduaren analisia egin dugu Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Asier Aiestaran Gara egunkariko kazetariarekin.

Erauntsia jasan zuen Eibarrek Bartzelonaren partetik

2016-03-07

Eibar 0 - Bartzelona 4. Armaginek liderraren astindua jaso zuten Ipuruan. Lehen zatian aurre egin arren, arerioaren kalitateak agindu zuen neurketan. Analisia egin dugu Aritz Olagoi kirol psikologoarekin eta Asier Aiestaran Gara egunkariko kazetariarekin.

Estibaliz Aizpurua: "Oiartzunen nesken futbolak beti izan du indarra"

2016-03-07

Oiartzun taldeko Estibaliz Aizpurua eta Oihana Aldai jokalariak izan ditugu protagonista Hamaikakoa programan. Lehen Mailan segitzeko denboraldia egiten ari dira, egokitzea kostatu zaien arren. Sasoiaz eta dituzten sentsazioez hitz egin dugu berarekin.

Ezintasuna erakutsi zuen Eibarrek Las Palmasen aurka

2016-02-29

Eibar 0 - Las Palmas 1. Eguraldi txarrari ez zion probetxurik atera talde armaginak. Neurketa txarra jokatuta kanariarrek merezita eraman zituzten hiru puntuak. Partiduaren eta taldearen egoera aztertu dugu Joseba Urdangarin eta Imanol Magro kazetariekin.

Puntua ontzat eman zuen Realak Malagaren kontrakoan

2016-02-29

Real Sociedad 1 - Malaga 1. Txuri urdinek ez zuten aparteko partidua jokatu, baino horrela ere, puntu bati eustea lortu zuten andaluziarren aurka. Neurketa eta taldearen egoera aztertu dugu Joseba Urdangarin eta Imanol Magro kazetariekin.

Realeko neskek eta Oiartzunek berdindu egin zuten etxetik kanpo

2016-02-29

Realak hutsean berdindu zuen Espanyolen zelaian, irabaztetik gertu izan arren. Oiartzunek puntu garrantzitsua lortu zuen Collerenseren zelaian bina berdinduta. Gure bi ordezkarien neurketak aztertu ditugu Joseba Urdangarin eta Imanol Magro kazetariekin.

 
bannerra

bannerra