Skip to main content

2014 Urteari So

2014ko gaien errepasoa
Sexologia: zer egin prebentzio neurriekin ezustekoren bat izanez gero

2015-03-09

Lehenengo atalean prebentzio neurriez aritu ostean, bigarrenean hauek huts eginez gero edo ezustekoren bat izanez gero zer egin galdetu diogu Amaia Vazquez sexologoari. Besteak beste, biharamuneko pilulaz eta honen ondorioez aritu gara berarekin.

Urteari So | 2014ko kirol gaien errepasoa

2014-12-26

Futbola, pilota, arrauna, txirrindularitza, saskibaloia, eskubaloia, errugbia eta mendi lasterketak izan dira kirol emankorrenak 2014an. Horren errepasoa egin dugu Unai Zubeldia (Berria), Maitane Urbieta (Euskadi Irratia), Asier Aiestaran (Gara) eta Imanol Arruti (Onda Vasca) kirol kazetariekin.

Urteari So | 2014ko kultur adierazpenen errepasoa

2014-12-25

Urtea bukatzear den honetan, 2014 urteari errepasoa egingo diogu. Kultur adierazpen ezberdinen bilduma egin dugu. Hala nola, literatura, musika, zinema eta arte eszenikoak eman duena. Lau kultur adituren hitzak jaso ditugu horretarako: Goizalde Landabaso (idazlea), Julen Azpitarte (kazetaria), Agus Perez (antzerki kritikaria) eta Izaskun Arandia (ekoizlea).

Urteari So | 2014ko ekonomia gaien errepasoa

2014-12-24

Kutxabank afera, kooperatibismoa, krisi orokorra eta beste izan dira 2014ko ekonomia gaiak. Horien errepasoa egin dugu Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomialariekin.

Urteari So | 2014ko jendarte gaien errepasoa

2014-12-23

Fracking-a, abortoaren lege erreforma, etxe kaleratzeak, pobrezia energetikoa, indarkeria matxista... 2014an asko dira Euskal Herriko hedabideetan nabarmendu diren jendarte gaiak. Horien analisia egiteko, bi kazetariren laguntza izan dugu: Maite Asensio (Berria) eta Unai Brea (Argia).

Urteari So | 2014ko politika gaien errepasoa

2014-12-22

Politika alorrean gertakari ugari utzi ditu 2014ak. Gertaerak errepasatzearekin batera,  hauen inguruko hainbat iritzi bildu ditugu. Euskal presoen egoera, epaiketak, erabakitze eskubidea, bake prozesua edota Nafarroako egoera aztertu ditugu besteak beste.

 
bannerra

bannerra