Skip to main content

Donostiako Aste Nagusia 2019

#ANPirata19 - Kuadrilen arteko jolasak, jauziak eta manifestazio antitaurinoa

2019-08-15
Eskifaia kofradiaren bitartez kuadrilen arteko jolasak ospatu dira Zuloaga plazan. Gainera, xelebreek ere sekulako dantza jaialdia antolatu dute portuan. Egunari amaiera emateko, manifestazio antitaurinoa ospatu da Donostiako kaleetan barrena.
#ANPirata19 - Pirata bihurriak abordaiara, pirata gazteak kubara begira.

2019-08-16
Asteleheneko abordaia orokorrean parte hartzerik izan ez zuten Donostia abordatzeko pirata bihurrien txanda izan da oraingoan. Euriari aurre egin eta hor irten dira portuko uretara! Arratsalde partean berriz giro kubatarra izan da nagusi Kaimingaintxo gunean, mojito lehiaketa eta "apurua"rekin.
#ANPirata19 - Piratek bertan behera utzi dute gaurko egitaraua

2019-08-14
Donostiako Piratek goizean egin duten prentsaurrekoan adierazi dute jaia eten eta protesta egitea erabaki dutela azken orduetan jasotako eraso sexistengatik. Jai gune guztiak itxi dituzte eta manifestazioa egin dute "Erasotzaileak, zuen jaia amaitu da" lelopean.
#ANPirata19 - Ze Esateken agur kontzertua

2019-08-13
Ze Esatekek astelehen gauean emandako azken kontzertuarekin ekin diogu astearteko saioari. Orain arte egindako ibilbidea errepasatu dugu taldekideekin kontzertuaren aurretik, eta kontzertua bera ere bertatik bertara jarraitu dugu. Astearte goizean berriz Piratek antolatutako Kluedo jokoan eta kantu gira herrikoian izan gara, eta munduko hainbat txokotako jaikiez gozatzeko aukera izan dugu Kursaal ondoan. Eguna baina amorruz amaitu dugu, asteburuan izandako bi eraso sexitsta salatzeko elkarretaratzean.
#ANPirata19 - Donostia abordatzera!!!

2019-08-12
2019ko Donostiako Aste Nagusi pirata hasi da. 16 urte daramatzate Donostiako piratek hiria abordatzen, 1500 lagunetik gora hartu dute parte abordaian. Txupina Donostiako lau gaztetxek bota dute; Kijera, Letaman, Txantxaerreka eta Añorgako gaztetxeetako ordezkariek bota dute.
Jarraitu Donostiako Aste Nagusia Hamaika Telebistan!

2019-07-17
Donostiako Aste Nagusiari buruzko saio berezia abuztuaren 12tik 16ra, 21:30etik aurrera.
 
bannerra

bannerra