Skip to main content

"Lasa eta Zabala" filmaren errodatzea aurrera doa

"Lasa eta Zabala" filmaren errodatzea aurrera doa

Urtarrilaren 27an Baionan ekin zioten "Lasa eta Zabala" filma grabatzeari. 1983ko gertaerak eta ostean jazotakoak birsortuko ditu Pablo Malo zuzendariak film honetan. Atzo eta gaur Ertzaintzarekin izandako istiluak eta hilkutxak hobi komunetan sartu zituztenekoa ari dira grabatzen Tolosako hilerrian. Joxe Portela ekoizleak azaldu du, finantziaketari dagokionez, hainbat arazo izan dituztela Espainian dirua biltzeko. Aurreratutakoaren arabera, Donostiako Zinemaldian estreinatuko da.


 
bannerra

bannerra