Skip to main content

EAEko irakasleen %70ek bat egin dute greba deialdiarekin, sindikatuen arabera

EAEko irakasleen %70ek bat egin dute greba deialdiarekin, sindikatuen arabera

Hilabete honetan laugarrenez, hezkuntzako greba deialdia dugu hizpide gaurkoan. 28.000 irakasle zeuden gaur unibertsitatez kanpoko hezkuntzan greba egitera deituta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %70eko jarraipena izan du ELA, LAB eta STEILASek egindako deialdiak, sindikatuek adierazi dutenez. Aurrez, haur eskoletako irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek eta heziketa bereziko irakasleek egin dute greba eta gaur izan da irakasleen txanda. Abenduaren 12rako, berriz, greba deialdi bateratua egin dute. Gai horri eta beste zenbaiti ere erreparatu diegu gaurko albistegiko lerroburuetan.


 
bannerra

bannerra