Skip to main content

Gerra garaiko testigantzak batu ditugu Gatikan


Eleta Landaluze, Andoni Arruza, Jose Sarria, Mari Carmen Goirigolzarri, Bernardo eta Alejandrodo Fullaondo anaiak eta Jose Gazituaga haurrak ziren gerra Gatikara iritsi zenean. Beraien bizipenak kontatu dizkigute


Kirola

Antigua Luberri Bostak Guraso Elkartea Kirol Elkarteak antolatuta solasaldi interesgarria egin zuten otsailaren 4an. Irainek kirolean duten lekuaz hitz egiteko hainbat kirolari eta aditu bildu zituzten. Hala nola, Aitor Uriondo entrenatzailea, Rakel Delgado saskibaloi jokalari ohia, Gorka Elustondo eta Maialen Zelaia Realeko jokalariak, David Doblas Gipuzkoa Basketeko jokalaria eta Eli Pinedo Bera Bera eskubaloi taldeko jokalaria.


Politika

Mikel Labaka Realeko jokalari ohia eta Gaizka Garitano Eibarko entrenatzailearekin erabakitze eskubideaz, hizkuntzaz... aritu ziren hizketan. Hernaniko Gure Esku Dago ekimena izan zen antolatzailea.

Kultura

Sagarrondotik saioaren denboraldiko bigarren atalean Oinatz Bengoetxea eta Andoni Aretxabaleta pilotarien konpainiaz gozatuko dugu. Markina-Xemeinen eta Leitzan izango gara, eta Euskal Herriko edozein txokotan sagardoaren kulturak duen garrantziaz jabetuko gara.


Politika

Urtarrilaren 31a egun seinalatua izan da Bilbon. Hassanna Aalia aktibista sahararra babesteko manifestazioa egin dute Bizkaiko hiriburuan. Ehunka lagunek Hassannarentzako asilo politikoa eskatu zuten. Bera bertan izan zen, eta hurbildu zirenei eskerrak eman zizkien.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra