Skip to main content

Aizank! | Gazteek ba al dakite zein droga kontsumitzen duten?


Aizank!-en hirugarren saioan gazteen arteko biolentziaren inguruan hausnarketa egin dugu Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan. Gainera, Gasteizen ere izan gara, Ai Laket!! elkartearekin. Droga kontsumo arduratsuaren alde egiten du lan honek. Besteak beste, droga analisi bat gertutik ikusi dugu. Hernanin, ere, errugbi taldeko neskekin izan gara.


Aizank!

Aizank!-en bigarren saioan, genero berdintasunaren inguruan eztabaidatu dugu gazteekin. Gainera, Andoaingo Lorratzak taldearekin ere izan gara, euren lehen pausuak gertutik ikusi ditugu eta hainbat kantu ere jo dizkigute. Donostiako emakumeen etxean, ordea, Lahia-Nahia elkartean izan gara eta nola ez, agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!


Aizank!

Aizank!-en lehenengo saioan, gazteekin teknologia berriek eragin dezaketen dependentziaren inguruan hausnartu dugu. Elkarrizketaren atalean, Alex Uranga eta Beñat Elosua bodyboardlariekin elkartu gara eta  erreportajeari dagokionez, Donostiako Txantxarreka gaztetxera hurbildu gara. Agenda, lehiaketa eta musika ere izan ditugu!


 
    Aizank!
    Gazteei zuzenduriko saio bizia.
    Iosu Ganuza
bannerra

bannerra