Skip to main content

MusikaZuzenean TB #110: Ziztada & Rlantz + Herriko Burdina


Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.

Musika Zuzenean

"Gaztaroko erokeria bat baino gehiago!" split diskoa izango da gure gaurko protagonista, eta bide horretan, Managaitz eta Fly Shit taldeak. Hardcorearen errepidean murgilduko gara, irrati libreen uhinetan, gaztetxe zirkuituan... zuk zeuk egin filosofiaren baitan.


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea egiteko DOKA aretoan izan gara Kaleko Urdangak taldeak "Kaleak Sutan" disko txikia aurkezteko eskainitako emanaldi berezian. Bigarren erreportajean Eñaut Zubizarreta ezagutuko dugu, Trigger izenpean taularatzen den musikaria.

Musika Zuzenean

Aste honetako MusikaZuzenean Tb saioan Audience taldeko Gaizka Insunza musikariaren bakarkako lehen diskoa bertatik bertara ezagutuko dugu. Era berean, Hitz Bitan atalean Xabi Ojinaga (Urgatz) abeslariaren gustuko disko, areto eta kantuen berri izango dugu.


Musika Zuzenean

Lehen erreportajea osatzeko Zeberio herrira egin dugu bidai. Bertan genuen zain Maria Rivero abeslaria kaleratu duen "Parentesiak" diskoa besapean. Saioa borobiltzeko Hitz Bitan atala ikusteko aukera izango duzue. Lehen aldiz, biko formatuan grabatu dugu eta Niña Coyote eta Chico Tornado izan dira protagonista.

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra