Skip to main content

Bereziak

Berezia | ETAren desarmea

2014-02-21
ETAren desarme hasierari buruzko programa berezia egin dugu. Lehen zatian, ETAren bideoa, Nazioarteko Batzorde Egiaztatzailearen Bilboko agerraldia eta Euskal Herriko alderdi politiko eta eragileen adierazpenak jaso ditugu. Bigarren zatian, berriz, analisiari eman diogu bide lau solaskiderekin: Karmelo Landa (Ezker abertzalea), Koldo Bilbao (EAJ), Facundo Aznarez (Nazioarteko Politikan aditua) eta Joseba Iñaki Sobrino (Analista politikoa).
Manifestazioa era baketsuan iritsi zen udaletxera

2014-01-11

La Casillatik abiatu eta Bilboko udaletxera iristeko denbora dezente behar izan zuen manifestazio buruak. Halere, pixkanaka eta "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea" lema zeraman pankarta eskuan, ibilbidea jendez inguratuta egin ahal izan zuten. Harrigarria da parte hartu zuen jende kopurua.

Herritarrek manifestazioaren garrantzia goraipatu dute

2014-01-11

Herritarrek manifestazioaren garrantzia eta honen leloa goraipatu dituzte. Konponbidea bilatzea beharrezkoa dela esan dute.

Presoen senideen adierazpenak jaso ditugu

2014-01-11

Bilboko manifestazio jendetsuan leku berezia izan dute presoen senideek. Tantaz Tanta ekimenaren mobilizazioa debekatu arren, kalera irten dira eta urtero bezala ez dute bisitaldirik egin asteburu honetan. Beraien hitzak jaso ditugu.

Urteari So | Urria, azaroa eta abendua

2013-12-23

2013ko urria, azaroa eta abenduko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, EAJ-PSE akordioa, Makroepaiketak, Parot doktrina bertan behera, ETAren su etenetik bi urte, Fagor afera, Igeldoko kontsulta eta Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Urteari So | Uztaila, abuztua eta iraila

2013-12-23

2013ko uztaila, abuztua eta iraileko gertakari esanguratsuenak topatuko dituzu hemen. Hala nola, Etxe Kaleratzeak, San Ferminetako ikurrina erraldoia, CAN auziaren artxibaketa, Reala Championsera, Kataluniako Diada eta Herriraren kontrako operazioa.

 
bannerra

bannerra