Skip to main content

Bereziak

Ibilaldia | Ikasle eta irakasle ohiak

2014-06-01

Gernikako Suber Altube ikastola arduratu da aurtengo Ibilaldia antolatzeaz. Ikastolako ikasle eta irakasle ohiekin izan gara, egun seinalatura arte bizi izandakoa ezagutzeko eta eguna nola bizi duten jakiteko.

Ibilaldia | Politikari eta eragileen adierazpenak

2014-06-01

Gernikan ospaturiko Ibilaldian, euskararen egoera eta LOMCE legea izan dute hizpide bertara hurbildu diren politikari eta eragileek. Beste batzuen artean, Itxaso Atutxa, Hasier Arraiz, Juan Carlos Gomez, Koldo Tellitu, Andres Urrutia, Tasio Erkizia, Pascal Indo, Ikoitz Arrese eta Arantxa Aurrekoetxea.

Ibilaldia | Bertsolariak

2014-06-01

Bertsolariak, euskararen erreferente argia dira eta horrexegatik, ez dute Gernikara hurbiltzeko aukera galdu nahi izan. Bertan, bertsotan aritu dira Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Alaia Martin. Beraiekin egoteko aukera izan dugu.

Ibilaldia | Gose taldearekin izan gara

2014-06-01

Gernikako Ibilaldian hainbat musika talderekin izan gara. Tartean, Gose taldeko Ines Osinaga eta Iñaki Bengoarekin egin dugu hitzordua.

Berezia | Gaixo dauden presoen aldeko manifestazioa Ondarroan

2014-05-31

Ondarroako kaleetan manifestazio jendetsua egin dute maiatzaren 31an, larunbata. "Gaixo dauden presoak etxera" lelopean, ehunka lagunek parte hartu dute mobilizazioan. Angelita Burgoa Ibon Iparragirre preso ondarrutarrarekin egin dugu martxaren jarraipen berezia. Bere semeak bizi duena ezagutu nahi izan dugu, manifestazioaren irudiak biltzearekin batera.

Olinpik News | Bigarren atala

2014-05-19

Hernaniko Olinpiada herrikoien inguruko saioren bigarren atala osorik ikusi ahal duzue.

 
bannerra

bannerra