Skip to main content

Bereziak

Berezia | Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako martxa

2014-06-21

Ekainaren 21ean, larunbata, Kutxabank-en pribatizazioaren kontrako martxa egin zuten Bilbon. "Kutxabank-ena ez da eragiketa finantzieroa, erabaki politikoa baizik", salatu zuten ehunka lagunek Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Programa berezia osatu genuen.

Ibilean | Oñati, Laukiz eta Leitzaran bailara

2014-06-18

Laugarren atalean, hiru leku eder bisitatu ditugu. Hasteko, Oñati herria, Gipuzkoako erakargarrienetakoa, ezagutu dugu. Mendiz inguratuta egon arren, ondare ezagunak gordetzen ditu bere baitan. Lauaxetaren jaitorrerira ere hurbildu gara, Mungialdeko Laukiz herri politera. Eta azkenik, Andoaingo Leitzaran bailarara iritsi gara. Bereziki, Otitako parkean paseo ederra eman dugu Aitor Mendiluze bertsolariaren konpainian.

Izarrak Plazara | Hirugarren lehiaketaren finala

2014-06-17

Izarrak Plazara gazteentzako talentu lehiaketaren hirugarren ekitaldiaren finala, ekainaren 7an ospatu zen Intxaurrondoko Kultur Etxean. Bertan sei taldek parte hartu zuten: Malaika taldea, Peru abeslaria, Irati dantzaria, Nora eta Maria bikotea, Maier dantzaria eta Izarrak taldea. Irabazleak zeintzuk izan ziren jakin nahi duenak saioa ikustea besterik ez du. Izarrak Plazara lehiaketaren antolatzailea Intxaurrondoko Plazara Goaz euskara elkartea da.

Araba Euskaraz | Antonio Murori omenaldia

2014-06-16

Antonio Muro Lapuebla Labarkako Assa ikastolaren sortzaile eta bultzatzailea omendu dute.

Araba Euskaraz | Assa ikastolari babesa

2014-06-16

Araba Euskaraz festaren egunean, babes handia jaso du Lapuebla Labarkako Assa ikastolak.

Araba Euskaraz | Hasiera ekitaldia

2014-06-16

Araba Euskaraz festaren hasiera ekitaldian, Arabako Errioxan Assa ikastolak eginiko ibilbidea gogoratzeaz gain, hezkuntza eredu propioaren aldeko aldarrikapenak entzun ditugu.

 
bannerra

bannerra