Skip to main content

Bereziak

Deustuko Aske Gunea iruditan

2014-10-11

Urriaren 11ko Deustuko Aske Gunea goizeko 10:00etan jarri zuten martxan, eta topagune berezia izan zen. Bertan izan ziren hainbat eragile sozial eta politiko, grebalarien lagun eta senideekin batera. Hauxe duzue irudi bilduma.

Kilometroak | Erria Txikota!

2014-10-06

Euriarekin hasi zena eguzkiarekin bukatu zen. Giro aparta bizi izan zuen Oriok Kilometroak festaren egunean, eta Hamaika Telebistako lankideak bertan izan ginen egunak ematen zuena hurbiletik segitzen. Hasiera ekitaldia, gune ezberdinetako giroa, "Erronka!" egitasmoa, Enkore eta Perlak musika taldeak, hurbildu zirenen asmoak eta beste jaso genituen.

28ak Libre | Herri Harresia

2014-09-26

Hiru orduz aritu da Ertzaintza Loiolako Basilika aurrean bost gazte auziperatuei babesa eman dien herri harresia desegiten. Bertako irudiak eta hainbat testigantza bildu ditugu bideo honetan.

Auzipetuak: "Ez gara gure torturatzaileen areto berean egongo"

2014-09-26

28 gazte auzipetuek prentsaurrekoa eskaini dute Loiolako basilikaren aurrean. Ertzantzak astelehenean izandako jarrera salatu dute, baita "epaiketatik itzultzean poliziek jazartu" izana ere. Horrez gain, epaiketan ikomunikazioan zehar parte hartu zuten polizien deklarazioetan ez egotea dela euren asmoa jakinarazi dute.

28ak Libre | Irailak 22: Bost gazteak atxilotzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

2014-09-22

28 gazteen aurkako epaiketa gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. 10:00etan zen saioaren hasiera ordua eta berehala eman du Angela Murillo epaileak epaiketara bertaratu ez direnak atxilotzeko agindua. Loiolako basilikan, bitartean, elkarretaratzea egin dute, baita beste hainbat ekintza ere.

28ak Libre | Irailak 21: Askegunea osatu dute

2014-09-21

Askegunea osatu dute Azpeitiako Loiola basilikan, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten 28 gazteen alde. Gazteek jakinarazi dute epaiketari desobedientziaz erantzungo diotela. Modu ezberdinetara egingo dute hori, hainbat ez dira epaiketara joango eta Askegunean geratuko dira.

 
bannerra

bannerra