Skip to main content

Bereziak

Euskal Komunikabideen finantziazioa hizpide

2014-11-20

Euskarazko hedabideen finantziazioaren inguruko solasaldia egin dute aste honetan, Ikasbide Kultur Elkartean. Bertan parte hartu dute Gorka Bereziartua Argiako kazetariak eta Mikel Arrieta Berriako Komunikazio arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei buruz aritu dira hizketan, eta baita beraien komunikabideen egoeraz ere.

A9: Katalunia | Euskal Herriko politikarien analisia

2014-11-10

Azaroaren 9ko Katalunaiko galdeketa izan dugu hizpide Euskal Herriko alderdi politikoekin. Ayem Oskoz EH Bilduko kidea, Xabier Olabarrieta Leioako PPko zinegotzia, Andoni Unzalu PSE-EEko kidea eta Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkidea izan dira gurekin.

A9: Katalunia | Adituen analisia

2014-11-10

Aurreikuspen guztiak gainditu ditu azaroaren 9ko bozketak Katalunian. Guztira, 2,3 milioi lagunek hartu dute parte independentziari buruzko bozketa egunean, eta hiru laurdenak baino gehiagok Katalunia estatu independentea izatearen alde bozkatu du. Datuak aztertzeko Mario Zubiaga EHUko irakaslea, Mikel Arana legebiltzarkide ohia, Joxe Felix Azurmendi kazetaria, Jule Goikoetxea EHUko irakaslea eta Pello Urzelai Berriako kazetaria izan ditugu mahaiaren bueltan.

HarriBlock: Euskal Herriko boulder txapelketa

2014-11-10

Eskalada gustuko dutenek hitzordu paregabea izan zuten azaroaren 8an, Bilboko Etxebarria parkean. HarriBlock Euskal Herriko boulder txapelketak harrera bikaina izan zuen. Kirola eta festa ederki uztartu zituzten antolatzaileek. Hauxe duzue txapelketak eta giroak emandakoa. 

Ziburuko ikastolaren aldeko martxa

2014-11-08

Azaroaren 8a egun seinalatua izan da Zibururentzat. Kaskarotenea ikastolaren alde ehunka lagun bildu dira Lapurdiko herrian. Hain zuzen ere, udaletxe edo Herriko Etxetik abiatu da martxa joaldunen erritmora. "Ikastolak Ez Hunki!" lemapean Ziburun hasi eta Zokoara bitarteko bidea egin dute. Gure bidelagunak bi izan dira: Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Laida Mujika ikastolako gurasoa.

28ak Ere Libre | Iruñeko manifestazioa

2014-11-08

28 gazte auzipetuen alde manifestazioa egin dute Iruñean. Gazte horietako batzuekin izan gara, baita Eleak Mugimenduko Txerra Bolinaga eta bi gazte auzipeturen senide batekin ere.

 
bannerra

bannerra