Skip to main content

Bereziak

Nafarroa Oinez | Esan iZan Gozan

2014-10-19

Nafarroa Oinez ospatu dute urriaren 20an, Zangozan. Ikastolako bi irakaslerekin izan gara egunerokotasunari buruz hizketan, eta kaleko giroan ere murgildu gara. Hauxe duzue osatu dugun programa berezia.

Egunkaria auzia. Bukatu da

2014-10-17

Euskaldunon Egunkaria-ren auzi ekonomikoko auzipetu batzuekin izan gara urte hauei buruz hizketan. Zehazki, Joxe Mari Sors, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Begoña Zubelzu eta Mikel Sorozabalekin izan gara. Asteartean jakinarazi zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Egunkariaren auzi ekonomikoa itxi zuela. Herritarrei azaldutako eskertza ekitaldiarekin eman diote amaiera amesgaiztoari.

Iñaki Uria: "11 urtez sufritu behar izan dugun injustizia handia amaitu da gaur"

2014-10-14

Bukatu da Egunkaria auzia Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak pieza ekonomikoa itxi ondoren. Hori dela eta, zortzi auzipetuak libre geratu dira: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu. Albistea jakin bezain laster Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariaren hitzak jaso ditugu.

5ak askatu. Politika askatu

2014-10-11

Milaka lagun bildu dira Elgoibarren Bateragune auziko bost zigortuen askatasuna eskatzeko. Euren senideekin izan gara eta baita hainbat eragilerekin ere.

Grebalariak Aske: elkartasun eguna

2014-10-11

Urriaren 11a hautatu dute Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariek jendaurrean agertzeko. Urriaren 2tik ezkutuan izan dira eta Bilboko Deustu auzoan agertu ziren, beraien omenez antolaturiko elkartasun Aske Gunean. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diete, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintaketak egiteagatik. Deustuko gunean, jendearen babesa jaso zuten. Ordea, arratsaldeko lehen orduan Ertzaintzak atxilotu zituen gazteak, hainbat saiakera egin ondoren.

Jon Telletxea eta Urtzi Martinez grebalariak atxilotu dituzte

2014-10-11

Bilboko Deustu auzoan agertu ondoren, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea grebalariak atxilotu zituen Ertzaintzak. Elkartasun Aske Gunean sekulako babesa izan zuten bi zigortuek, baina ertzainek lortu zuten bi gaztea atxilotzea. Bi urte eta erdiko zigorra ezarri diete 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean pintaketak egiteagatik.

 
bannerra

bannerra