Skip to main content

Bereziak

Aske Gunea, desobedientziaren eredu

2015-01-14

Ahotsa.info-k Aske Guneari buruz dokumentala egin du. Loiolako Herri Harresiko irudiak eta bertan egondako herritarren eta atxilotuen senideen testigantzak ditu oinarri saioak. Herri Harresian eserita daudenean zer sentitzen dute herritarrek? Atxiloketen unea nola bizi dute? Hainbat auzipetuk ere euren bizipenak azaldu dituzte dokumental honetan. Desobedientziari buruzko gogoeta da. Gaztelaniaz bildu zituen Ahotsa.info-k adierazpenak, eta azpitituluekin duzu hau.

Abokatuen kontrako operazioa: irudiak eta adierazpenak

2015-01-12

Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu zituen atzo, urtarrilak 12, Euskal Herrian egindako polizia operazioan. Hamabi abokatu eta Herrira plataformakoak izatea egotzi dieten lau lagun atzeman zituzten. Horrekin batera, LABen egoitza, abokatuenak eta “herriko tabernak” miatu zituzten. Abokatuen kontrako operazioaren irudiak eta adierazpenak jaso ditugu saio berezi honetan.
 

Now Euskal Herrira | Argi dugu!

2015-01-10

Euskal preso politikoen eskubideen alde eta sakabanaketaren kontra, Bilbon egindako mobilizazioan 80.000 lagun inguru elkartu ziren. Sare plataformak deitutako ekimena isila, baketsua eta jendetsua izan zen. Udaletxetik zein Casillatik Zabalburura bitartean harturiko irudiekin, testigantzekin eta Zabalburuko ekitaldi bereziarekin programa berezia osatu genuen.

Euskal selekzioa, ofizialtasunerantz

2014-12-27

Euskal Herriko selekzioak Kataluniaren aurka jokatuko du San Mames Barria futbol zelaian. Norgehiagoka aitzakiatzat hartuta, protagonista ezberdinekin izan gara. Hala nola, Jose Angel Iribar, Mikel Etxarri, Mikel Labaka, Aritz Aduriz eta Ion Ansotegi. Beraien hitzekin eta gure selekzioaren historia errepasatuz, saio berezia osatu dugu.

Ezbaian | Euskarazko hedabideen diru laguntzak aztergai

2014-12-17

Euskarazko hedabideen artean Eusko Jaurlaritzak banatzen duen diru laguntza izan dugu aztergai saio honetan. Horretarako, Martxelo Otamendi (Berria), Iñaki Uria (Hamaika Telebista), Eider Carton (Elhuyar aldizkaria), Alberto Barandiaran (Hekimen) eta Alaitz Artolazabalekin (Tokikom) izan gara.

Euskara, etenik ez duen haria

2014-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna ardatz hartuz, "Euskara, etenik ez duen haria" izenpean, ekitaldia egin dute Donostiako San Telmo Museoan. Adinekoak omendu dituzte euskara belaunaldiz belaunaldi transmititu izana eskertzeko.

 
bannerra

bannerra