Skip to main content

Esatea Libre

Armagabetzea eta erabakiaren kultura

2017-03-22

ETAren armagabetzean eragile bakoitzak izango duen papera eta herri-galdeketen dinamika kultura politikoan izaten ari den eragina aztertu ditugu Arantza Gutierrez, Joxe Felix Azurmendi eta Estitxu Garairekin.

"Erabakiaren Aroa" eta aurrekontuak

2017-03-14

Eskozian, bigarren erreferendumerako iragarpena, eta Katalunian, Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren kontrako ebazpenak. EAEko aurrekontuen inguruko eztabaidan, fiskalitatea eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta ardatz.

"Euskalduna naiz, eta zu?", Euroeskualdea eta Ipar Irlanda

2017-03-08

ETB1eko saioaren inguruko eztabaida, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen bilera eta Ipar Irlandako hauteskundeak izan ditugu hizpide Ainhoa Oiartzabal (Berria), Iñaki Soto (Gara) eta Gari Garaialderekin (Bostok Photo).

Esatea Libre | Bizkaiko zahar-etxeetako lan gatazka eta hauteskunde sindikalak

2017-03-01

"Armiarma operazioa", transfobia sustatzen duen autobusa, Bizkaiko zahar-etxe pribatuetako langileen borroka eta sindikatu abertzaleen gorakada izan ditugu hizpide Amaia Arregi (EAJ) eta Zigor Isuskizarekin (EH Bildu).

Esatea Libre | ETAren armagabetzea eta Euskal Herria ala "desherria"

2017-02-22
Luke Uribe-Etxebarria (EAJ), Nora Galparsoro (EH Bildu) eta Elsa Pamparacuatrok (Ahal Dugu) ETA eta Eusko Jaurlaritzaren arteko eztabaida, Gaindegiaren txostena eta Ibarretxe eta Masen hitzaldia izan dituzte hizpide, eta Esatea, Libre.
Elsa Pamparacuatro: "Errekaudazio eredua justuagoa eta proportzianalagoa izan daiteke. Aukerak badaude"

2017-02-15
Finantzen Euskal Kontseiluak baztertu egin du sozietateen zergari buruz eztabaidatzea. Ahal Duguko Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea kritiko agertu da egungo ereduarekin.
 
bannerra

bannerra