Skip to main content

Gurean Gaur

AURRERAPENA / Peio Igeregi (ELA): "Osasuna lehentasun gisa hartuta, mobilizatzen jarraituko dugu"

2020-05-04
Aurtengoan, maiatzaren 1a oso egun berezia "eta emozionala" izan dela aitortu du ELA sindikatuko Peio Igeregik Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorio sozial eta laboralak aztertu ditugu Igeregirekin batera eta aurrera begira, "zaintzaren" garrantzia destakatu du.
Peio Igeregi (ELA): "Guk ez dugu iragana berreraiki nahi; osasuna lehentasun gisa hartuta, mobilizatzen jarraituko dugu"

2020-05-04
Aurtengoan, maiatzaren 1a oso egun "berezia" eta "emozionala" izan dela aitortu du ELA sindikatuko Peio Igeregik Hamaika Telebistan. Elkarrizketaren tartean, Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ondorio sozial eta laboralak aztertu ditugu Igeregirekin batera eta aurrera begira, zaintzarek sektoreak izango duen garrantzia nabarmendu du.
Jaurlaritzak 10 milioi euroko funtsa bideratuko du "bazterkeriaren aurka"

2020-05-04
10 programa barnebilduko ditu funtsak Covid19aren ondorioz eragindako arrisku-, bazterketa-edo pobrezia-egoerak arintzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du Euskal Autonomia Erkidegoko hamar mila pertsona baino gehiago izango direla onuradunak. Azaldu du beharrizan berriak eta larriagotutako beharrizan zaharrak dituzten pertsona, familia eta kolektiboek konfinatuta jarraitzen dutela eta erantzun eraginkorrak prestatu behar direla. Lehendakaritzatik, asteartean onetsiko ditu programak.
Konfinamenduaren malgutze prozesuko 0 faseari ekin diote Hego Euskal Herriko herritarrek

2020-05-04
Maitzaren 3ra arte, Euskal Herrian 22.761 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 1.801 hil dira, eta 14.509 pertsonari eman diete ospitalean alta. Datuak horrela, igande arratsaldean argitaratu ditu Espainiako Gobernuak itxialdia malgutzeko jarraibideak eta zenbait jarduera baimendu ditu. Kirola egin daiteke, paseoan joan... Hala ere, berritasuna da denda eta negozio txikiak ireki daitezkeela bi hilabeteren ondoren, beti ere segurtasun eta higiene neurri zorrotzak betez.
Artearen historian zehar langileak protagonistak izan dira askotan

2020-05-01
Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, langile klaseak arte historian zehar izan duen garrantzi eta protagonismoari errepaso txiki bat egin diogu.
Maiatzak 1: Haymarketeko matxinada, atzera begirada bat

2020-04-30
1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Aldarrikapenak sorturiko istiluei minutu bat eskaini diegu, Langileen Nazioarteko Eguna nola sortu zen jakiteko.
 
bannerra

bannerra