Skip to main content

Gurean Gaur

Kopako finala ateak irekita jokatzeko eskatu dute Realak eta Athleticek

2020-05-04
2 klubek azaldu dutenez euren borondatea finala zaleen aurrean jokatzea da. Horrez gain kopako finala txapelketa ofizial gisa jokatu eta titulu ofizial gisa haintzat har dadila bermatzeko ere eskatu diote federazioari.
Parisko gobernuak ez du eperik zehaztu Bidasoako muga zabaltzeko

2020-05-04
Maiatzaren 11n ekingo diote konfinamentu neurriak arintzeari Ipar Euskal Herrian, baina horrek ez du eraginik izango Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan. Barne ministroak azpimarratu du gainera Europar batasuneko kideen artean hartu beharreko erabakia dela mugak irekitzearena.
69 Koronabirus kasu berri baieztatu dituzte azken 24 orduotan Hego Euskal Herrian

2020-05-04
Covid-19aren inguruko eguneko datuen informazioa.
Mikel Oteiza (Atarrabiako alkatea): "Gurea bezalako herrietan pilaketak ekiditea ezinezkoa da, bestelako kudeaketa eskatzen dugu fase honetan"

2020-05-04
Mikel Oteiza Atarrabiako alkatearekin hitz egin dugu malgutze prozesuak herri txikietan sortu duen egoeraz. Malgutze prozesuaren lehen fasean herritar gehienak kalera atera dira: "Albiste ona izan askorentzat baina azalera txikiko herrietan jende pilaketak eragin ditu".
Asteazkenean hasiko da 2019ko Errenta Aitorpenaren kanpaina Nafarroan

2020-05-04
Asteazkenean hasiko da 2019ko Errenta Aitorpenaren kanpaina Nafarroan; foru ogasunak tramitatze telamatikoa lehenetsiko du.
Herritarrek gogoz hartu dituzte kaleak asteburuan

2020-05-04
Hego Euskal Herriko biztanleek gustura hartu dituzte kaleak ia zazpi asteren ostean. Asteburuan, herritar guztiek izan dute aukera kalera irteteko. Hala paseatzeko, nola kirola egiteko. Betiere, ordutegi baten barruan egin behar izan dira jarduerok, pilaketak ekiditeko. Bide oso luzea geratzen da aurretik, baina etorkizunak zer ekarriko duen jakin gabe, alai hartu dute euskal herritarrek etxetik atera ahal izatea.
 
bannerra

bannerra