Skip to main content

Gurean Gaur

Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion

2020-05-06
Luiaondon gertatutako baso-langilearen heriotza salatu du euskal gehiengo sindikalak Laudion, Forestal Frias enpresaren atarian. LAB, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek beharrerako eredu berri bat exijitu dute bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena. Ohar bidez nabarmendu dute argi daukatela lan-istripuak ez direla zorte txarraren edo kasualitatearen ondorio, baizik eta lan-harremanen, prekarizazioaren, lan-araudiaren eta azpikontratazioaren ondorio direla.
Alemaniako Tribunal Konstituzionalak EBZren instrumentu garrantzitsuenetako bat jarri du arriskuan

2020-05-06
Alemaniak uste du zor publikoa erosteko programarekin edo PSPP deritzonarekin, Europak bere eskumenak gainditu dituela, zerga politikan eta aurrekontuen kudeaketan. Hori horrela, Alemaniaren konstituzioaren aurkakoa dela iritzita, Bundesbanki edo herrialdeko banku federalari agindu dio hiru hilabetetan eten ditzala programarentzat egiten dituen zorren erosketak, tresna hori “bere helburuetara” egokitu arte.
Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako 58 nafarren errolda argitaratu du Nafarroako Gobernuak

2020-05-06
Zerrenda publikoa egin du Nafarroako Gobernuak Mauthausengo esparrua askatu zutela 75 urte bete direnean.
11 LEHIO GABIRIA-OÑATI 2020

2020-05-06
GABIRIA-OÑATI-GARIBAI (OÑATI)
Uharten izandako eraso matxista salatu dute hainbat herritarrek

2020-05-06
Protesta zaratatsua egin dute bart herriko bizilagunek. Igandean gizon batek eraso egin zion emakume bati biktimaren etxean; erasotzailea igandean bertan atxilotu zuten.
Koronabirus pandemiaren ondorioz, aparteko arreta hartu dute ZIU zainketa intentsiboetako unitateek

2020-05-05
Arta oso berezia ematen dute eta osasun egoera larrian dagoen pertsonari ematen diote zerbitzua. Jardun honek moralitatearen ataka estuan jartzen ditu profesionalak hainbatetan. Arantxa Iraola kazetariak landu du gaia, urte askoan alor honetan lan egin duen Iñaki Saralegi medikuaren hitzak jasoz.
 
bannerra

bannerra