Skip to main content

Gurean Gaur

Koronabirusaren ondorioz 23 pertsona hil dira azken orduotan Hego Euskal Herrian

2020-05-07
19 pertsona hil dira EAEn eta 4 Nafarroan azken 24 orduotan koronabirusak eraginda.
Koronabirusaren pandemiak eragindako ondorioei aurre egiteko planak aurkeztu dituzte Nafarroako eta Iruñeko agintariek

2020-05-07
Nafarroako Foru Gobernuak 'Nafarroa suspertu' ekimena sustatu du krisia "gainditzeko" eta "eredu ekonomiko, sozial eta herritarren parte-hartze eredu berria" eratzeko helburuarekin.
Netanyahu eta Gantzen arteko akordioa baimendu du Israelgo Auzitegi Gorenak

2020-05-07
Benjamin Netanyahu jarduneko lehen ministroak ustelkeria karguei aurre egin beharko badie ere, Israelgo Auzitegi Gorenaren erabakiz, horrek ez dio eragotziko agintean segitzea eta, hortaz, Benny Gantz Urdina eta Zuria koalizioko buruzagiarekin adostutako gobernua osatu ahalko du.
Azken asteetan, indarkeria matxista kasuak "igo" egin direla adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak

2020-05-07
Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun diputatuak adierazi duenez, azken asteetan indarkeria matxista kasuen "gorakada" antzeman dute Bizkaian. Zehaztu duenez, aldundiko zerbitzuek sei emakume eta sei haur hartu dituzte indarkeria matxistaren ondorioz.
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako azken mailetako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira eskolara, osasun egoerak baimentzen badu

2020-05-07
Mailarik sentikorrenak itzuliko dira ikasgeletara lehenengo, titulua eskuratzea dakartenak. Modu mailakatuan, Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako bigarren urteko ikasleak eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasle guztiak maiatzaren 18an itzuliko dira ikasgeletara. Aldiz, DBH4ko zein Batxilergoko eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako lehenengo urteko ikasleak, maiatzaren 25ean bueltatuko dira. Gainontzekoek, modu telematikoan jarraituko dute ikasten. 1,5 metroko tartea utziko da eskola-postuen artean eta maskarak erabili beharko dituzte. Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak azaldu ditu neurriak.
AURRERAPENA / Jokin Bildarratz: "Eusko Jaurlaritzak eta gure erakundeek deseskalada prozesuan protagonismoa izatea lortu dugu"

2020-05-07
Elkarrizketaren tartean, EAJ-ko senatari Jokin Bildarratzekin hitz egiteko aukera izan dugu. Jeltzaleek Pedro Sánchez-ek proposatutako Alarma Egoeraren luzapenari baiezkoa eman zioten Madrilgo Kongresuan, elkarlanerako eta kooperazioaren aldeko mezua aldarrikatuz. Aginte Bakarra alboratu eta erabakiak Eusko Jaurlaritzarekin bestelako harreman bat egituratzerako eskaera berretsi du Bildarratzek. Horrekin batera, EAEko hauteskundeak uztailean egiteko aukera izatea espero duela nabarmendu du.
 
bannerra

bannerra