Skip to main content

Gurean Gaur

Jokin Bildarratz: "Gertuen dauden administrazioek herritarren errealitateak aztertu eta erabakitzeko erakunderik egokienak dira"

2020-05-07
Elkarrizketaren tartean, EAJ-ko senatari Jokin Bildarratzekin hitz egiteko aukera izan dugu. Jeltzaleek Pedro Sánchez-ek proposatutako Alarma Egoeraren luzapenari baiezkoa eman zioten Madrilgo Kongresuan, elkarlanerako eta kooperazioaren aldeko mezua aldarrikatuz. Aginte Bakarra alboratu eta erabakiak Eusko Jaurlaritzarekin bestelako harreman bat egituratzerako eskaera berretsi du Bildarratzek. Horrekin batera, EAEko hauteskundeak uztailean egiteko aukera izatea espero duela nabarmendu du.
Burlatako tabernariek "planto" egingo dute 1. faseko baldintzak salatzeko

2020-05-08
Burlatako ostalarien elkarteko kideek bat egin dute eta herriko 40 tabernek ez dituzte ateak irekiko 1. faseko baldintzak aldatzen ez badira.
‘Let it be’ argitaratu zenetik 50 urte pasa dira

2020-05-04
1970ko martxoaren 8an Beatles taldearen azken diskoa izango zena argitaratu zen.
Koronabirusaren testak egin dizkiete euskal teldeetako futbolariei

2020-05-07
Lehen Mailako futbol taldeek gaur amaituko dute testak egiten. Gaur Athleticen eta Alavesen txanda izan da.
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan

2020-05-07
Aitamari ontzia geldiarazi dute Palermoko portuan Italiako kostazainek irregulartasunak aurkitu dizkiotela argudiatuta. Apirilaren 19an 34 migratzaile porturatu zituen Aitamarik Palermon eta bertako kostazainek azterketa egin ostean, antzeman dituzten irregulartasun tekniko eta operatiboengatik bertan gelditzera derrigortu dute.
Lehen fasera igarotzeko eskatuko dute Iruñea eta Gasteizko gobernuek

2020-05-07
Nekane Murgak eta Javier Remirezek lehen fasera igarotzeko eskatuko dute EAE eta Nafar erkidegoarentzat.
 
bannerra

bannerra