Skip to main content

Gurean Gaur

Eusko Jaurlaritzako langile publikoak lanera itzuli dira

2020-05-11
Itzuleraren egoera salatzeko, protesta burutu dute sindikatuek. LAB, ELA, UGT eta CCOO egoitzaren aurrean bildu dira 'Eusko Jaurlaritza: hau ez da prebentzioa' lelopean.
Mundu osoan 280.000 pertsona baino gehiago hil dira COVID-19a zutela

2020-05-11
Mundu osoan 280.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko eta 4 miloi pertsona kutsatu dira John Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera.
PCR testak eginda 24 koronabirus kasu gehiago detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

2020-05-11
PCR testekin 24 kasu berri eta test azkarren bitartez beste 31 kasu detektatu dituzte Hego Euskal Herrian azken 24 orduotan.
Ipar Euskal Herrian ere gaur ekin diote deskonfinamendu prozesuari

2020-05-11
Normaltasuna ohikoarengandik urrun badago ere, gaur ekin diote deskonfinamendu prozesuari Ipar Euskal Herrian.
Nafarroako Gobernuko langileak era mailakatuan itzuliko dira lanera

2020-05-11
Foru agintaritzak funtzio publikoaren garapen tartearen berri eman du eta osasuna eta segurtasuna lehenetsiko dute plangintza berriaren bitartez. Horregatik lan ez presentziala eta arreta telematikoa oinarri izango dira oraindik.
LABek nabarmendu du pertsonak "babestea" izan behar dela "lehentasuna" fiskalitate arloan ere

2020-05-11
Sindikatuak egin duen ikerketan jasotakoaren ondorioz, sindikatuak salatu du lan-errenten ekarpen fiskal “handia”, ez datorrela bat enpresa-etekin, kapital-errenta eta aberastasunaren zergetan egin diren fiskalitate murrizketekin. Horrela, erreforma errenta zerga berritzea eta aberastasunaren zerga sortzea proposatuko die Nafarroako Gobernuari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei, "ekonomia eta jendartea berreraikitzeko oinarri sendoak ezartzeko".
 
bannerra

bannerra