Skip to main content

Gurean Gaur

Maddalen Iriartek uste du EAJk eta Pedro Sanchezen gobernuak "akordioa" egin dutela EAE 1 fasera pasatzeko

2020-05-12
Iriartek azaldu duenez, birritan bildu da krisialdi honetan lehendakaiarekin. Bietan hauteskundeei buruz hitz egiteko.
Tabernetan tartea uzten ez dutenei isunak jarriko zaizkiela iragarri dute Bilboko eta Gasteizko alkateek

2020-05-12
Atzo tabernak itxi behar izan zituzten Bilboko erdiguneko Ledesma kalean. Eguerdian jendea pilatu egin zen, eta askok ez zuten utzi bi metroko tartea. Udaltzainak kale horretara joan ziren, eta arauen berri eman zieten tabernariei, baina ez zuten isunik jarri. Orduan, tabernariek terrazak itxi zituzten urruntzeko neurriak betearazteko modurik ez zutela argudiatuta. Bilboko Zapikaleetan ez zen arazorik egon. Pilaketok berriz jazo ezin direla ohartarazi du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eta zigorrak «zalantzarik gabe» ezarriko dituztela esan du.
Ana Galarraga (Elhuyar): "Talde inmunitatearen estrategia okerra izan da"

2020-05-12
Elkarrizketaren tartean, Elhuyarreko Ana Galarragarekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia lankideak. Solasaldian zehar, Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaera aztertu, honi aurre egiteko eredu positibo zein negatiboak arakatu eta zientziak duen garrantzia azpimarratu ditu Galarragak.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista dela eta

2020-05-12
Lehen atxiloketa joan den astelehenean gertatu zen iluntzeko 20:30ak aldera. Ordu eta erdi beranduago segurtasun indarrek bigarren erasoaren berri jaso zuten.
Gutxienez 25 kasu berri baieztatu dira azken 24 orduotan Hego Euskal Herrian

2020-05-12
PCR bidezko 25 kasu eta test azkarren bitartezko beste 159 kasu detektatu dituzte.
Europako Estatuak hasi dira itxialdia arintzen

2020-05-12
Alemaniak, Frantziak eta Belgikak, esaterako, erritmo desberdinetan ekin diote deskonfinamenduari, ekonomia suspertu eta bizitza sozialari berrekin nahian.
 
bannerra

bannerra