Skip to main content

Gurean Gaur

Ikasleen itzuleran galderak dira nagusi

2020-05-12
6 eta 10 urte bitarteko haurrak eskolara itzultzen hasi dira Ipar Euskal Herrian geletara, baldintza zorrotzekin. Eusko Jaurlaritzak zentro bakoitzaren esku utzi du maiatzaren 18an maila sentikorrenak bueltatzeko erabakia. Gaiaren ertz batzuk landu ditugu Seaskako lehendakari Peio Jorajuriarekin eta Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko Lurdes Imazekin.
Nafarroako ogasunak aurreikusitakoa baino 818 milioi inguru gutxiago bilduko ditu aurten

2020-05-12
Elma Saiz kontseilariak Parlamentuko batzordean azaldu du COVID19aren eraginez aurrekontuetan aintzat hartutakoaren azpikoak izango direla diru bilketak.
Herritarrek senideak agurtzeko aukera dute berriro beilatokietan

2020-05-12
Beilatokietara itzuli da jendea atzotik aurrera eta sLehen fase honetako egoera, alarma egoera ezarri eta lehendabiziko bi asteetan izandakoaren antzekoa da orain tanatorioetan.
Zozketa bidez esleituko dira kulturgileentzako diru-laguntzak

2020-05-12
Eusko Jaurlaritzak kulturgileentzat abian jarri dituen diru-laguntzak zozketa bidez esleituko dituela jakinarazi du. 950 eurotik 1.200erainoko paketeetan banatuko da zeregin horretara bideratutako 2,5 milioi euroko poltsa. Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak azaldu duenez, era horretan, eskaera egin duten guztiek aukera berak izatea gura da.
Memoria historikoa, alarma egoeraren biktima

2020-05-11
Bernard Clemente iruindarrak Covid 19 agertu zeneko beldurra, harridura eta iluntasuna bildu ditu 'Ante el umbral' argazki seriean.
Zubietako erraustegitik behera doan errekan dozenaka arrain hilda agertu dira

2020-05-11
Inguruan dagoen enpresa bakarra erraustegia da. Erreka Usurbilgo herritik igarotzen da eta gertatutakoa argitze aldera laginak hartu dituztela baieztatu du Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak
 
bannerra

bannerra