Skip to main content

Gurean Gaur

Joseba Otondo (Baztango alkatea): "Baztandar askok muga egunero zeharkatu behar dute Ipar Euskal Herrian lan egiteko"

2020-05-08
Baztango alkateak bailararen egoera aztertu du Nafarroa Gaur saiorako. Hemen uzten dizuegu mugaren egoerari buruzko aurrerapena.
EAEk deseskalatzearen 1. fasera igarotzeko baldintzak betetzen dituela adierazi du Urkulluk

2020-05-08
COVID-19aren krisiaren kudeaketaren azalpenak eman ditu Iñigo Urkulluk. Jaurlaritzaren datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hurrengo fasera igarotzeko moduan daudela adierazi du.
NBEren ikerketa batek erdigunean jarri nahi izan du emakumeen egoera koronabirusaren ondorioz

2020-05-08
NBEren ikerketa batek erdigunean jarri nahi izan du emakumeen egoera koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Gogoz kontrako milioika haurnaldi ekar ditzakeela azaldu dute eta emakumeen kontrako eraso fisiko zein sexu-erasoek gora egin eta egingo dutela nabarmendu du ikerketak. Horrek agerian utzi du, askotan esaten denaren kontra, pandemiak ez diola mundu guztiari berdin eragiten.
#Bazterrekoak Dian Fossey, "Gorilak laino artean" baino askoz gehiago

2020-05-08
Ez da arraroa, primateak ikustean ( hizkera eta teoria zientifikoak albo batera utzita) komunean ditugun hainbat aurpegi ikustea, sentimenduak, keinuak, begiradak. Sentimendu hauetaz jabe , Dian Fossey primatologoak Afrikako mendietan eman zuen, literalki, bizia, gizakia hobeto ulertzeko gorilen jarrera behatuz eta . Dian-ek ezin baitzuen ulertu, hain paradoxikoki, nola zen posible gizaki batzuk animaliak bezala jokatzea, eta animali batzuk gizakiek baino gizatasun handiagoa demostratzea. 1974an zoologiako doktoretza jaso zuen Cambridgeko Unibertsitatearen eskutik. Afrikan emandako hamarkada luzea eta gero, “13 urte gorilekin” edo “gorilak laino artean” liburua idatzi zuen, gerora izan berarekin zinemara eramango zuten pasartea. Primateen aldeko urteetako borrokak, eta isileko ehiztarien kontrako kanpainek arerio ugari sorrarazi zizkion. 1985ean, bere Virungako etxean, biolentziaz hil zuten, antzaz matxete edo pareko labana batekin. Ehiztari amorratuek eginiko hileta izan zela adierazi zen; are gehiago, denboraz baieztatu zen hiltzailea Ruandako presidentearen emaztearen neba izan zela, “Protaice” deiturikoa. Honek, diamanteen ustiaketaren eta gorilen isileko ehizaren monopolioa ez ezik, Ruandako Tootsien genozidioaren buruzagietako bat izan zen baita ere. Dian Fooseyren lana ez zen baldekoa izan. Gorilen ezagutza zabalki handitzeaz aparte, espezie bakarra gain hartzen duen kontzeptu zabalagoa ereiten lagundu zuen: kontserbazionismoa. 70. Hamarkadako ekologismoa erabat indartu zuen. Bizitza forma ororen bizikidetzagatik eta kontzientzia kolektiboagatik lan egin zuen Dian Foosey-k.
Zein baldintza izango dituzte Hego Euskal Herriko lurraldeek, astelehenean 1.fasean sartzen baldin badira?

2020-05-08
Espainiako Gobernuak ostiralean edo, beranduenez, larunbatean jakinaraziko du zein lurralde irten daitezkeen 0 fasetik, eta deseskaladan aurrera egin 1. fasera arte. Badirudi, Hego Euskal Herria urrats hori emateko prest dagoela datorren astelehenean. Hori onartzeko Espainiako Gobernuari bidali dizkioten txosten teknikoetatik ondorioztatzen da hori. Orain, deseskaladaren 1. fasean sartzeak zer esan nahi duen argitzea geratzen da, hortik "normaltasun berrira" tarte luzea geratzen bada ere.
Konfinamendua arintzeko lehen faseko baldintzen berri eman du Frantziako Gobernuak

2020-05-08
Koronabirusaren hedapenaren arabera eremu gorria eta berdea bereiztu ditu. Azken honetan arintzeko neurriak malguagoak izango dira, Ipar Euskal Herrian, adibidez. Astelehenetik aurrera komertzio gehienek ohiko jarduna izango dute. Hala ere, ostalaritzako lokalak bigarren fasean irekiko lirateke bide beretik jarraituz gero. Horrez gain, eskolak irekiko dira lehen mailetako ikasleentzako. Hala ere, gurasoen esku geratuko da haurrak eraman ala ez, eta gehienez 15 ikasle egon beharko dira ikasgelan. Mugikortasunari dagokionez, 100 kilometroko perimetroan mugitu ahalko dira eremu berdekoak. Hala ere, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxita egongo da, gutxienez ekainaren 15era arte.
 
bannerra

bannerra