Skip to main content

Gurean Gaur

AURRERAPENA: Unai Pascual: "Zientzia jakintza eredu bezala ezinbestekoa eta estrategikoa da herri honetan"

2020-05-11
Elkarrizketaren tartean, Euskal Herria Post Covid19 ekimeneko Unai Pascual Hamaika Telebistan egon da. Dagoeneko, akademiaren baitako 650 profesionalek sinatutako manifestua osatu dute, aurrera begirako begirada txertatu eta "ekonomia ekologikoaren alde egin eta bioaniztasunaren garrantzia" lehen lerrora ekarriz. Bost erpinetako proposamena planteatu dute, besteak besteBPG-ren hazkunde agregatuan oinarritutako garapen-eredua etetea, ondare publiko eta komunaren alde egitea, ingurumen fiskalitate progresibo bat bultzatzea, agroekologian oinarritutako elikadura burujabetza hauspotzea eta azpiegitura handietan oinarritutako mugikortasun-eredua alboratzea. Elkarrizketa, 20:00 eta 21:00etan ikusigai, Hamaika Telebistan (LTD zein Euskaltel bidez) eta www.hamaika.eus webgunean.
Martxan da lehen fasea Hego Euskal Herrian, baina neurri murritzaileagoekin

2020-05-11
Alarma egoerarako irizpideak eguneratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Segurtasun Sailak jaso du hamar lagun baino gutxiagoko taldeak etxeetan elkartzeko debekua, nahiz eta horri buruz ez dioen ezer Jaurlaritzak berak gauerdian argitaratutako dekretuak. Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofiziala argitaratzearekin batera jarri da indarrean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako araudi berria. Arauen artean dago jaso dute kirola egiteko herritik ateratzeko aukera; hau ez zuen aipatu, ordea, Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapiak.
Zaintza lehen lerrora

2020-05-11
Egoera ezohiko honek zaintzak lehen lerrora eramatera derrigortu gaitu, eta ondrioz, emakumeak daude lehen lerroan.
Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia "Aitaren Etxea" eleberriarengatik

2020-05-08
Karmele Jaio gasteiztarrak irabazi du 111Akademiako sari nagusia, “Aitaren Etxea” eleberria 2019ko euskal libururik onena bezala aitortzen duena. Ehun akademikidek baino gehiagok emandako bozketan, aise gailendu da Jaioren liburua, Atxagaren “Etxeak eta hilobiak” eleberriaren aurretik. Elkarrek banatutako liburua, hautaketaren fase guztietan suertatu da garaile, Karmele Jaiori bere ibilbideko bigarrena emanez. Aurrenekoa 2006an jaso zuen “Amaren eskuak” obrarengatik izan zen. Gainera, 2015ean, Euskaltzain urgazle izendatu zuten. “Aitaren Etxea” Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginaz” hitz egiten du, sariaren igorleek azaldu duten bezala. Akademiakideek irakurlea “heldutasunera heldutako literatura” aurkituko duela adierazi dute. Sari honekin Karmele 111Akademia saria birritan lortzen duen taldetxoan sartzen da, Ur Apalategi, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi eta ramón Saizarbitoriarekin batera. 1996tik ematen den sari hau (2012ra arte Beterriko liburua izenez ezagutua) 25 urte beteko ditu datorren urtean. Saridunenen artean, tamaina handiko euskal idazleak izan dira, tartean, Sarrionaindia, Atxaga, Uribe, Alberdi edo Aristi. 111Akademiak adierazi duen bezala, Covid-19ak eragindako egoera dela eta, aurten ez da sari-banaketa fisikorik egingo.
Emakumeek gobernatzen dituzten herrialdeek hobeto eutsi al diote Covid 19 gaitzak sortutako izurriari?

2020-05-08
Emakumeak buru dituzten herrialdeak dira pandemiaren eragina hoberen kudeatzen ari direnak. %7 da emakumezkoek gobernatzen dituzten munduko herrialdeen kopurua. Islandia, Zeelanda Berria edota Finlandia dira koronabirusak eragindako krisiari erantzun onena ematen ari diren munduko herrialdeetako hiru. Guztiek badute zerbait komunean: emakumeek zuzentzen dituzte. Eta, hortaz aritu da Oihane Zabaleta, Toki-garapeneko teknikaria. Adierazi duenez, ziurrenik, ez gabiltza kasualitate batez hizketan. Agian, emakumezko lider gehiago baleude kudeaketak zauri gutxiago izango lituzke. Halere, Zabaletak esan duenez, baieztapena egiteko, datuak falta dira. Bestalde, emakume hauek ordezkatzen duten gizarte ereduetan ere jarri du fokua teknikariak.
Jose Rodrigo (Ekologistak Martxan): "Airearen kutsadura jaistea konfinamenduaren ondorioa da; irteten garenerako mugikortasun eredua aldatu behar da"

2020-05-08
COVID–19 eta aireko kalitateari buruzko txostena argitaratu du Ekologistak Martxan taldeak. Martxoaren 14tik apiril amaierara arte jasotako datuen arabera, hiriko airearen kutsadura %50 jaitsi da. Azken hamar urteetako nitrogeno dioxidoaren isurketekin alderatu dituzte datuak. Jose Rodrigo elkarteko kidearekin egon gara.
 
bannerra

bannerra